Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Aireportuak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Eredua - 2014. "Aireportu bat, hiru terminal"

Eusko Jaurlaritzak EAEko aireportuak kudeatzeko eredua garatu du. Dokumentu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan, osagarritasunean eta "Aireportu bat, hiru terminal" printzipioan oinarrituta, EAEko aireportuen politika ezartzen lagunduko duen balizko eredua deskribatzen du. Gaur egun diren aireportuak kudeatzeko ereduetan oinarrituta, eta horien ondoriozko diagnostikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuen sistemarako plan estrategikoa egin da. Horrek hiru aireportuak hartzen ditu bere gain, eta honako alderdi hauek aztertzen ditu: jabetza, ustiapena, garapena eta tarifen sistema. Ereduari lotutako indarguneak, ahuleziak, aukerak eta eskumena. Aireportuetako azpiegituren arteko konexioa. EAEko aireportuen sistema kudeatzeko agintaritza diseinatzea. Ereduaren finantzaketa. Jarduera-programa; eta eredua ezarri edo martxan jartzeko gomendioak



Aireportuak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Eredua / Gaztelaniazko dokumentua (PDF 2,14 Mb.)