Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gurutze Gorriko programen 2014-2015 II Ahultasun sozial txostena Bizkaian

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.Bizkaiko Gurutze Gorria

Deustuko Unibertsitatean aurkeztu zen Gurutze Gorriko programen 2014-2015 II Ahultasun sozial txostena  Bizkaian,  Drogamenpekotasun Deustu Institutuak egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin.

Txosten honek, Espainiako Gurutze Gorriak 2006 urtetik aurrera garatzen ari den ikerketa lanen jarraipena da. Halaber erlazionatuta dago, estatu eremuan interbentzio sozialeko programak erabiltzen dituzten pertsonen Ahultasun sozial perfilarekin. Eta konkretuago Bizkaian, 2013 urtean Gurutze Gorriak artatutakoen I Ahultasun sozial txostenari.

Bizkaian Gurutze Gorriko programen 2014-2015 II Ahultasun sozial txostenak, Gurutze Gorriak Bizkaian, 2014 urtean artatutako 7.142 pertsonen datuen berariazko azterketaren emaitzak aurkezten ditu. Pertsona kopuru hau laguntza jaso duenaren zati bat da. Laguntzak jaso dituzte ondorengo beharrizanegatik: gizarte, ekonomia, pertsonala, familia mailakoa, etxebizitza. Haietariko askok laguntza hori Bizkaiko eremua jaso dute, beste batzuk laguntzak Caritas, Sartu edo Zubietxe elkartetik jaso dituzte.

Ahultasun sozialaren perfila Bizkaian 2014 urtean. Artatuak izan diren pertsona helduen datu batzuk:

  • Gurutze Gorriko programen 2014-2015 II Ahultasun sozial txostenaren datuen arabera, Bizkaiko Gurutze Gorriko interbentzio programetan laguntza gehien eskatzen dituztenak emakumeak direla (kasuen % 55,8) eta kopuru horrek gorantz egin du 2013 urtearekin alderatuz.
  • Bizkaiko Gurutze Gorriak 2014 urtean artatutako pertsonen bataz besteko adina 47 urte da. Estatuko bataz besteko adinarekin alderatuta (10 urte gehiago) guztiz baxuagoa da. Baieztatu daiteke laguntza eskatzen duten pertsona gehienak, sexu bietan lan egiteko adinean daudenak direla eta emakumeei dagokionez, adinekoak. Adin eta sexuen arteko banaketak, argi azaltzen du desberdintasun garrantzitsuak daudela muturreko adin tarteetan: 18-28 adin tartean dauden gizonen proportzioa altuagoa da; 80 urteko adin tartean berriz, emakumeen proportzioa askoz altuagoa da. Beraz, emakumeen bataz besteko adina 48,5 izaki, gizonezkoa (adina 45,3) baino altuagoa da.
  • Artatutako pertsonaren jatorriari dagokionez, 2013 urtearekin alderatuz, atzerritar jatorria gailentzen da, eta 2014 urtean laguntza jaso duten erdia Bizkaiko Gurutze Gorritik jaso dute.Halaber, Magreb jatorria duten pertsonen proportzioak goraka egin du, aurreko urtearekin alderatuz eta Latinoamerika jatorria dutenei gailenduz.
  • Artatutako pertsonen familia egoera: bikotekidearekin bizi edo ezkonduta eta haien menpe dependentzia gabeko pertsonak edukitzea. Bestalde, gizonei dagokion familia egoera: ezkongai eta familia karga gabe.
  • Ahultasun sozial ezaugarriei dagokionez garrantzia handia hartzen du eremu ekonomikoak, eta bereziki jasotako errenta mailarekin erlazioa dutenak. Beste eremuei dagokionez, arrisku faktore bezala azpimarragarriak dira: aldi-baterako etxebizitza, etxebizitzarik gabe, familia karga (seme-alabak) eta gerora sortutako ezgaitasuna.
  • Laburbilduta, emakumeak maiztasun handiagoz agertzen dira ahultasun soziala globalaren arrisku adierazlearen lehenengo bi mailetan. Gizonak aldiz, gehiengo argia azaltzen dute ahultasun altuena duten kategoria bietan eta arrisku handiena duten bi faktoretan: “Etxebizitzarik gabe” eta “Diru-sarrerarik gabe”
  • Bizkaiko Gurutze Gorriak artatu eta gizarte-bazterkeria jasaten duen pertsonaren profila ondorengoa da: gizon gaztea, ezkongabea, seme alabarik gabekoa,marokoar jatorriko atzerritarra eta arazo ekonomikoak dituena.

2014 urtean artatu diren haurren profila:

  • Bizkaiko Gurutze Gorriak bere zentroetan artatu eta gizarte-bazterkeria jasan duten adin txikikoen kopurua 60 da. Horietatik 30 neskak eta beste 30 mutilak. Bizkaian, 2015 urtean artatutako adin txikikoak 105 izan ziren, horietatik % 57a mutilak
  • 2014 urtean artatutako adin txikikoen bataz besteko  profila ondorengoa da: nerabetasunaren inguruan dagoen 11 urtekoa (neska edo mutila izateko aukera berdina), jatorri nazionalekoa eta atzerritarra izatekotan jatorrizko herria Latinoamerika. 2015 urtean artatutakoaren profila, nerabetasunaren inguruan dagoen 10 urteko mutila, bertakoa eta atzerritarra izatekotan jatorria Magreb.

Metodologia

Ahultasun sozialari buruzko ikerketa burutzeko,  Gurutze Gorriak AIS aplikazioan pertsona bakoitzari buruz erregistratutako datuak hartu dira kontuan eta informaziorik garrantzitsuena aukeratu da:  oinarrizko gizarte eta datu demografikoak,  famili egoerari buruzko datuak, laguntza programetan izan duten inplikazioari buruzko datuak eta Gizarte galdetegian emandako erantzunak.

Gizarte Galdetegia Gurutze Gorriak diseinatutako tresna bat da eta artatutako pertsonen gizarte ahultasun maila neurtzeko balio du. Erabiltzaileei egiten zaien elkarrizketetan   gizarte- bazterkeria jasateko arrisku faktoreen emaitzak estandarizatzeko erabiltzen da. Galdetegi honek ahultasunaren 5 eremu abordatzen ditu: ekonomikoa, gizarte, familia, ingurumen eta pertsonal eta 58 arrisku faktore multzokatzen ditu.

Emaitza hauek oinarri dira Gizarte Ahultasun adierazle globala kalkulatzeko. Definizioa: galdetegiaren 5 eremuko arrisku faktoreen batukaria.  

Adin txikikoen kasuan, Gurutze Gorriak  erabiltzen du Gizarte Galdetegiaren bertsio moldatua berariazko arrisku faktoreekin. Aipaturiko eremuez gain, helduen biztanleriari dagokionez, Osasun arriskuak multzokatzen dituen eremu berri bat sartzen da.

Jardunaldiaren bete ondorio batzuk

Jardunaldian, ikerketaren emaitzak aurkeztuz gain, Iñigo Calvok (Deustu Business School-eko irakaslea) parte hartu zuen. Berak garatu zuen gaia, zahartze demografikoa tendentzia global gisa. Hirugarren sektoreko erakundeetako arduradunek ere parte hartu zuten: Eva Silvan (Save The  Children), Sofia Marroquin (Intermon Oxfam) eta Amaia Izaola (UPV-EHUko Cibecity ikerkuntza taldea). Besteak beste ondorengo gaietan sakondu zuten: politika publikoen papera pobreziaren inguruan, ahultasun soziala edo haurrengan desberdintasunak dituzten eragina. Ondorioen artean nabarmenduenak:

  • Krisiak zulo handia ireki du gizarte ongizatea jasan eta gizarte-bazterkeria jasaten dutenen artean.
  • Pobreziak ez du soilik eragiten langabezian dauden pertsonei, pertsona hauez gain, integrazio prekarioa dutenei ere eragiten die.
  • Pobreziaren irudia: emakumea eta adin txikikoekin.
  • Enplegu sormenak gizarte inklusoi tresna izateari utzi dio, batez ere lan baldintzak eskasak direlako.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ez da familia politika gisa kontzebitu. Izan ere, ez da familien gizarteratzeko bideratu, baizik eta pertsonena.

Bizkaian, ahultasun sozialaren profilak, lehenago aipaturiko 5 eremuei (ekonomikoa, gizarte, familia, ingurumen eta pertsonal) dagokionez ezagutu nahi izanez gero,  jo ezazu ondorengo txostenera: Gurutze Gorriko programen 2014-2015 II Ahultasun sozial txostena  Bizkaian (2018)