Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

New models of home care "Etxez etxeko zaintza eredu berriak"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Azken urteotan ikusi dugu arreta integratua eskaintzako joera bat dagoela, pertsonekin hurbila dena, beren etxebizitzetara gerturatzen dena, eta pertsonei independiente izaten eta ahalik eta denbora luzeenean beren etxean bizitzen lagundu nahi diena.

Badaude ordea, etxeko zaintza zerbitzuen inguruko hainbat kezka: merkatuaren egonkortasun falta, zaintzen kalitatea, kexa kopuruaren igoera, asebetetze mailaren jaitsiera, sektorean ematen den profesionalizazio falta, eta antzekoek ez dute kezka eta beldur horiek usatzen laguntzen.

Kezka hauek hor dauden arren ,etxez-etxeko arreta zerbitzuaren eskaera geroz eta handiagoa da, eta handitzen jarraituko du; horregatik sortu dira ikuspuntu eta alternatiba berriak. The King’s Fund eka dokumentu batean bildu ditu ikuspuntu eta eredu horiek:

1.MODELO TEKNOLOGIKO ETA DIGITALA
Egun,  erabiltzaileak konektatzeko eta euren arteko komunikazioa, erabiltzaileak eta beren ingurunea, eta arreta ematen dieten pertsonen arteko komunikazioa  errazteko teknologia digitalaren erabilerari begira gaude.  Honek ondorio ezberdinak izan ditzake: erabiltzaileekin enpatikoagoa den etxez-etxeko  zaintza eta telezaintza  eredu  bat, hornitzaileentzako negozio-eredu berriak , erabiltzaileen sare sozialak indartzeko, web plataformen erabilera sustatzen dutenak negozio ereduak.

2. ZAINTZA PLAN KOORDINATUA
Teknologia zaintza formalak eta informalak konektatzeko erabili daiteke, laguntza, koordinazioa eta zaintza plan bat eskaintzeko. Nesta-k teknologiak zaintza informalei eskaini diezaiekeen laguntza dezkribatzen du; horretarako Breezie (leiho berri batean irekitzen da) bezalako erremintak erabiliz, pertsonak euren artean konektatu eta isolamendua ekiditeko. Zaintzaile potentzialak erakartzeko plataformak ere badaude Casserole Club (leiho berri batean irekitzen da) bezalakoak;  Oncare (leiho berri batean irekitzen da) erremintak, laguntza-sareak sortzeko balio dutenak, eraginkortasun logistikoa hobetzeko eta zaintzen koordinazio eta kudeaketa posible egiten dutenak, Integrazio erremintak Patients Know Best (leiho berri batean irekitzen da)  bezalakoak.

3. PROFESIONALAK ERAKARRI ETA MATNENTZEA
Zaintzaren arloan lan egiten duten pertsonak erakarri eta mantentzea erronka garrantzitsua da; zaintzak eskaintzen dituzte enpresa gehienetan bizi duten erronka bat. Arazo nagusiak ordainsari eskasak, lan-baldintza gogorrak, egonkortasun eza, enpresan/sektorean aurrera egiteko aukera falta, … Ikuspuntu berritzaileek zaintzaileen lan-baldintzak hobetzeko beharra onartzen dute, eta sektorea erakargarriagoa egitekoa. Skills for Care (leiho berri batean irekitzen da)-k dio zaintzaile batek Erresuma Batuan 2016an orduko 7.97£-ko soldata zuela bataz beste, mugikortasun tasa %32.5ekoa zen eta lanpostu hutsen batas bestekoa %9.2koa. Langileak erakarri eta mantentzeko zailtasunek zaintzen jarraipenean eragina dute, eta profesionalen konpromisoak eta ongizateak erabiltzaileen esperientziari zuzen zuzenean eragiten die.

4. LANTALDE AUTONOMOAK
Ikuspuntu berriek eta lana antolatzeko era berriek zaintzaileen egoera hobetzea dute helburu, eta pertsonan oinarritutako zaintzak eskaintzea; horretarako zaintzen jarraipenean eta harreman berrien eraikuntzan oinarritzen dira.

Lanpostu egonkor eta mugiezinetan oinarritutako ikuspuntuetatik ihes egin nahi dute; lan indibidualetan oinarritutakoetatik, lantalde autonomoetara salto egiteko, erabiltzaileen beharrei erantzuten dieten lantaldeetara. Bakoitzak bere lanak era indibidualean egin beharrean , erabiltzailearen beharrei erreparatu eta erantzun egiten diete, bere osotasunean.

5. ENKARGUZKO LANARI ALTERNATIBA BERRIAK
Ikuspuntu berriek eredu malguagoak sortzen dituzte, pertsonetan oinarrituak eta zaintzaileei baldintza hobeak eskaintzen dizkietenak. Ikuspuntu hauetan sartzen dira kontratu handiak, hornitzaile handiak bezalako ikuspuntu generalistak eta aurrekontu pertsonalak edo zerbitzu pertsonalizatuak bezalakoak.

6. PERTSONALIZAZIOA
Kontratu generalistak, orokorrak dauden moduan badaude ikuspuntu pertsonalizatua sustatzen duen mugimendu bat, aukera pertsonalak eta merkatu osasuntsu bat, non pertsonek aukerak egiteko beta duten. Ordainketa zuzenak, aurrekontu pertsonalizatuak … guztien aukeraketa pertsonala eta zaintzen gaineko kontrola sustatzen dute denek. Ordainketa zuzenak eta aurrekontu pertsonalak onartuagoak daude, ulermen arazoak dituzten helduen kasuan gehienbat, eta pertsonei aurrekontu bat (aurrez profesional batek ezartzen du) eskaintzen diete euren gustuko zerbitzuak kontratatzeko. Aurrekontu pertsonalak aurrekontu nazionalak dira, gobernu lokalek kudeatzen dituztenak; eta ordainketa zuzenak berriz zuzenean erabiltzaileei ematen zaien dirua da, txartel batean edo kontu korrontean ingresatzen zaie.

7. ZAINTZA INTEGRATIAK
Gizarte zerbitzuen menpean dauden elementuekin lan egiteak, zaintza hauek era egokian koordinatuan eta pertsonan oinarrituta egiten direla ziurtatzeko aukera ematen digu. Erizaintza lokala, terapia okupazionala, etxebizitzak… eta antzeko zerbitzu publikoez ari gara.

8. AKTIBO FAMILIARRA ETA BIZITZA KOMUNITARIOA
Etxez etzeko laguntzat hitz egiten dugunean badira bi ideia beti errepikatzen direnak: Komunitatearekin kontaktua eta komunikazioa batetik,  eta ongizate orokorra  bestetik.

Pertsonen beharrak, eta hauei erantzuna ematea zaintzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuetatik haratago doa, lagun eta senitartekoen zaintza eta laguntzaz ari gara, komunitatean integratzeko laguntza, boluntarioen zerbitzuak, etab. Etxez-etxeko zaintza eredu berriek egungo ikuspuntu zaharkitua, malgutasunik gabea, itxia.. alde batera utzi eta zabalago baterantz jo behar dute, pertsona, familia eta komunitatea kontuan hartzen dituen baterantz.

9. ZAINTZA KOMUNITARIOA ETA SENITARTEKOEN LAGUNTZA
Shared lives” (leiho berri batean irekitzen da) bezalako programak Europa eta Estatu Batuetan errotuta daude jada, ulermen arazoak dituzten pertsonekin bereziki. Programaren funtsa erabiltzaileak ta zaintzaileak kontaktuan jartzea da; azken hauek soldata bat jasotzen dute, eta ordainetan beharra duen pertsona batekin etxea eta denbora partekatzen dute. Akordioak kasu batetik bestera aldatzen dira, jardunaldi osorako akordioak izan daitezke, atsedenaldikoak, edo eguneko zaintzakoak. Batera biziko diren pertsonen aukeraketak garrantzi berezia du, horregatik da hain garrantzitsua aukeraketari denbora eskaintzea. Adituek parte-hartzaileen trebetasunak, afizioak, interesak, etab aztertzen dituzte eta hainbat topaketa antolatzen dituzte, hauek batera bizitzen jarri baina lehen.

Aipatutako hauek ikuspuntu berrien eredu bat baino ez dira, etxez-etxeko zerbitzuak hobetzeko eta eguneratzeko ikuspuntu berritzaileak. Txosten osoa irakurri nahi baduzu esteka honetan (leiho berri batean irekitzen da)topatuko duzu.