Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Etxegabeko egoerak ekiditeko Etxebizitza-zerbitzuak (Housing First)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

York-eko unibertsitateko (Ingalaterra, Erresuma Batua)etxebizitza-politikarako zentroak Using Housing First in Integrated Homelessness Strategies: A Review of the Evidence izeneko artikulua argitaratu berri du

Edukiak
Nicholas Pleacek (leiho berri batean irekitzen da)egindako ikerketa Europan zein Ipar Amerikan,  azken hiru hamarkadetan etxegabeen egoeran  eman diren aldaketen laburpen batekin hasten da. Behar handi eta konplexuak dituzten etxe gabeko pertsonek topatzen dituzten oztopo eta zailtasunen inguruan hitz egiten du,  eredu eta zerbitzu tradizionalek konpon ezin ditzaketen oztopoak.  Idazleak behar hauek dituzten eta etxerik ez duten pertsonek  “etxegabekeria egoera kronikoan dauden petsonak” izena ematen die.

Ikerketak  etxe gabeko pertsonentzako hiru zerbitzu prestazio eredu nagusiak aztertzen ditu era kritiko batean:

  1. Ostatu-zerbitzuak (accommodation-based services), denbora baterako ostatua eskaintzen dute, pisu partekatuetan edo geletan. Bertan dauden pertsonen bizitza independentea sustatzeko langileak egoten dira pisuetan, eta bide batez zerbitzu eta tratamenduetara sartzen laguntzeko; pertsona hauen birgizarteratzea nolabait errazteko.
  2. Laguntza zerbitzu mugikorrak (Floating support services), alokairu ekonomikoa (ikuspuntu prebentibo batekin, birkokatzera begira) eta birkokatzea bezalako zerbitzuak eskaintzen dituzte, etxerik gabeko pertsonak ahalik eta denbora laburrenean etxebizitza bat errentan izan dezaten. Zerbitzu hauek bertsio ezberdinak dituzte: intentsitate baxukoa, ertainekoa eta altukoa; pertsona hauen behar mailaren arabera.
  3. Lehenbizi etxebizitza (housing first) zerbitzuak. Denbora luzean etxerik gabe egoteak eragindako behar handi eta konplexuak dituzten etxerik gabeko pertsonei zuzendutako zerbitzuak dira.  Baliabide intentsiboa da, erabiltzaile talde bat eta kontrol-talde bat aukeratzen dute zerbitzu mugikor honetan.
    Aurrean dugun ikerketa honek hiru ikuspuntu hauen inguruan dagoen ebidentzia zientifikoa eta bakoitzaren eraginkortasuna aztertzen ditu, bakoitzaren puntu ahulak eta indartsuak identifikatu eta pertsonei eskaintzen zaien arreta hobetzeko.   

                             

Ondorioak

  • Nazioarteko ebidentziak dio “lehenbizi etxebizitza” izeneko zerbitzuak (housing first services) benetan eraginkorrak izango badira, etxe-faltaren estrategia integral baten barruan izango dela. Zerbitzu hauek bereziki erabilgarri eta eraginkorrak dira behar handi eta konplexuak dituzten pertsonen kasuetan.
  • Etxe gabeko pertsonen estrategia integratu batek prebentzio instrumentuak eta etxe-gabekoentzat zerbitzu sorta izaten ditu- horien artean “lehenbizi etxebizitza” (housing first) zerbitzua- bakarrik eta etxe gabe dauden pertsona hauen behar ezberdinak era egokian asetzeko. Lehenbizi etxebizitza (housing first) zerbitzua,  estrategia integraletan txertatu dute Danimarkan, Finlandian eta Norbegian, eta esperientziaren emaitza positiboa izan da: etxe gabeko pertsonen kopurua jaistea lortu dute. Lehenbizi etxebizitza zerbitzuen hedapenean ere desberdintasunak aurkitu dira Canada edo Frantzia eta Erresuma Batuaren artean. Azken herrialde honetan Lehenbizi Etxebizitza zerbitzuak kostu operatibo txikiagoa du eta zerbitzua era ezberdinean eskaintzen du.
  • Housing first edo “lehenbizi etxebizitza” zerbitzuek, behar handi eta konplexuak dituzten pertsonen etxegabekeria arazoak konpontzeko duten eraginkortasunaren inguruko datu eta ebidentzia ugari daude. Zerbitzu hauen bitartez ,gutxienez urtebeterako etxebizitza bermatzen zaie, eta beste 8-10 pertsonekin batera bizi dira. Lan honek, gai honen inguruan  Ipar Amerika, Europa eta Erresuma Batuan dauden datu eta  emaitzak bildu ditu, eta oso antzekoak dira.
  • Aztertutako literaturaren arabera, drogen abstinentziaren , tratamenduak betetzearen edo ohitura-aldaketaren inguruko arau zorrotzak dituzten etxebizitza-zerbitzuak ez dira zerbitzu malguak bezain eraginkorrak. Badirudi gainera, etxegabekeria kronikoan bizi diren eta behar konplexuak dituzten pertsona horientzat ez direla erabilgarriak. Laguntza zerbitzu malguen inguruko informazioa ez da konpletua, kategoria honetan programa asko eta oso ezberdinak sartzen baitira.
  • Badirudi laguntza-zerbitzu mugikorrak zerbitzu klasikoak baina eraginkorragoak eta ekonomikoagoak direla; baina ez dakigu bietan emaitza hobeak zeinek dituen.
  • Lehenbizi etxebizitza (housing first) zerbitzua, beste bi ereduak baina eraginkorragoa da etxegabekeria kronikoan bizi diren edo behar konplexuak dituzten pertsonei laguntza emateko. Nicholas Pleace ordea dio, ikuspuntu edo zerbitzu honek bere eraginkortasun gorena etxegabekeriaren abordatzeko estrategia integratu baten markoan lortzen duela, programa ezberdinak (prebentzio programak, esaterako) barneratzen dituen estrategia integratuan
  • Prebentzioa elementu klabea da etxegabekeria abordatzeko, kasu askotan kaleratzeak gelditzearekin, familia-bitartekari baten parte-hartzearekin edo alokairu ekonomiko-zerbitzu batekin ekidin baitaitezke etxegabekeria kasu hauek. Aztertutako literaturak garbi uzten du etxebizitza faltaren egoera errepikatu edo kronifikatuak behar handirik gabeko pertsonengan ere eman daitezkeela. Kasu hauetan etxebizitza galtzea etengabe giraka dabilen gurpil bat lehertarazten duen pieza da; ongizatearen galera, osasunaren okertzea eta integrazio sozialarekin lotutako ondorio negatiboen gurpilaz ari gara.
  • Azkenik aipatu, ikerketa honek housing first zerbitzuak edo ereduak Erresuma Batuko gizarte zerbitzuei egindako ekarpena lantzen eta azaltzen duela.  Ikerlariak aipatzen duen moduan ikerketa hau, Ipar Amerikaren  edo Europa iparraldeko zenbait herrialderen  eta Erresuma Batuaren arteko ezberdintasunak kontuan hartu gabe  zabaldu eta epaitu baita; programa hauen diseinu, emaitza, eta testuinguruaz ari gara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen topatuko duzu: Using Housing First in Integrated Homelessness Strategies: A Review of the Evidence (leiho berri batean irekitzen da)