Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Eraikinen jabegoa eta egoitzetan bizi diren adineko pertsonen hilkortasun tasaren arteko erlazioaren inguruko ikerketa.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Adineko pertsonei eskaintzen zaizkien zaintzak etengabe aldatzen eta eraldatzen ari dira, aukera gero eta zabalagoa da baina oraindik ere ohiko egoitzak dira baliabide eskaini eta erabiliena, alde handiarekin gainera.

Ikerketa hau egiteko 1998ko ekaina eta 1999ko ekainaren bitartean egindako hilkortasunaren jarraipen inkesta batetik lortutako informazioa erabili da. Bertan Madrilgo  egoitzetan bizi ziren 65 urtetik gorako pertsonek parte hartu zuten. 25egoitza publiko/kontzertatu eta 30 pribatuk (16-620 ohe bitartekoak); egoitza publiko/kontzertatu bakoitzetik 10 emakume eta 10 gizon zeuden, eta pribatu bakoitzetik 5 emakume eta 5 gizon.

Inkestaren emaitzek garbi utzi zuten egoitza pribatuetan bizi zirenek publiko eta kontzertatutakoek baina ikasketa maila altuagoa zutela. Tamaina handiko egoitzetako egonaldiak luzeagoak direla ere ondorioztatu zen, eta bertan dauden pertsonek mendekotasun maila baxuagoa dutela ingresoaren momentuan.

                                                                                                            

Hilkortasun tasaren emaitza  133 hildako 1000pertsonako eta urteko da. Adina, sexua ikasketa maila, egonaldiaren denbora, dementzia, gaixotasun kroniko kopurua eta mendekotasun funtzionalaren banaketa haztatua begiratuta, emaitza garbia da: hilkortasun tasa nabarmenki baxuagoa da tamaina ertaineko  egoitza pribatuetan gainontzeko guztietan baino. Egoitza bakoitzeko bizitza-denborari erreparatzen badiogu, tamaina handiko instituzio publikoetan 0.9urtekoa dela ikusiko dugu, tamaina ertaineko instituzio publikoetan berriz 3.6 urtekoa, eta tamaina txikiko pribatuetan 1.9 urtekoa.

Ikerketa honek ordea, ez du hilkortasun arriskua egoitzaren jabegoarekin soilik erlazionatzen; egonaldien denborarekin ere lotzen du. Jabetza motaren eta hilkortasunaren artean harreman garbia dago; pribatuek  hilkortasun tasa baxuagoa agertzen dute. Bost urtean, egoitza publiko handietan, tamaina ertaineko pribatuetan baina 19 pertsona gehiago hilko dira 100 egoiliarreko. Bizi-itxaropenari erreparatzen badiogu, batazbesteko itxaropena 3,6 urte altuagoa da tamaina ertaineko egoitza pribatuetan egoitza publiko handietan baino.

Laburbilduz, ikerketa honetan lortutako ondorioek instalakuntza publiko eta pribatuen arteko ezberdintasunen garrantzia azpimarratzen du, eta hauek hilkortasun.tasan duten eragina; sakonago aztertu beharreko gaia da hay. Ikusitakoaren arabera tamaina handiko egoitzak ez dira aukera onena, baina ondorio hau konfirmatzeko ikerketa sakonago bat behar da, hau konfirmatu eta ezberdintasunak areagotzen dituzten faktoreak ezagutzeko.

Ikerketa honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero dokumentu honetan (leiho berri batean irekitzen da) topatuko duzu.