Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aldaketa familiarra Espainian.Irudi eta eredu berriak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Luis Ayuso Sanchezek, Malagako unibertsitatean soziologiako doktoreak, Espainian gertatzen ari den aldaketa familiarra ikertu du; horretarako international Social Suvery Programme (ISSP) (leiho berri batean irekitzen da)  eta Espainiako Gizarte zerbitzuen ministerioaren (leiho berri batean irekitzen da) inkestetan oinarritu da.

Ayuso doktoreak XX.mendearen bigarren erdialdean Europan eman den errealitatearen aldaketa aztertu du, eta Espainia inguruko herrialdeen pare dagoela ondorioztatu du. Badira halere hainbat ezberdintasun: tradizionalismo kulturala, amaitu gabeko ongizate estatua edo emakumezkoen populazio aktibo tasa baxuagoa esaterako.

Paradoxa espainiarra: haurrik gabeko gizarte familiarista bat

Paradoxa bat da, baina balio familiaristak dituen estatu hau da haurrak dituzten familiak osatzeko zailtasun handienak dituena

Testuinguru familiarista da laguntza publikorik eskatzen ez duena eta emakumea hezkuntza eta hazkuntzaren zama gainean eramatera kondenatzen duena. Datuek adierazten dute lehen haurra jaiotzean gizonezkoen %93ak jardunaldi osoko lana zuela, eta emakumezkoen kasuan %41ak bakarrik. Emakumeen %82ak  dio gainera,  hiru urtetik beherako seme alaben kargu egiten direnak eurak direla.

Haurrek izateak emakumeak zigortzen ditu gehien, hezkuntza maila altua izan arren, formakuntzak inbertsio handiak egin eta iraganean baina lan-espektatiba handiagoak izan arren oraindik ere beren lana eten edo guztiz utzi behar izaten baitute haur bat izatean.

Aldaketa familiarrak ekarri duen beste aldaketa garrantzitsuetako bat etxeko lanen banaketarekin lotua dago. Soldata (garrantzitsuena) dakarrena gizonezkoa den familietan etxekolanak emakumeak egiten ditu eta bi soldata dauden etxeetan berdintasunerako joera bat ikusten da, baina oraindik ere emakumezkoa da lan gehienak egiten dituena; soldata garrantzitsuena emakumearen den etxeetan aldiz emakumeak jarraitzen du lanak egiten.Horra hor bitxikeria. Honen inguruan ikerketak dio soldata ezinbestekoa dela aldaketa emateko, baina ez nahikoa. Adierazle kulturalek diote bikotekideak baina diru gehiago hala gutxiago irabazi arren, emakumeek behar baino lan gehiago egiten dutenaren sentsazioa dutela.

Eskaera zaharrak eta esperantza berriak familia politikan.

Familia-politikak ez izatearen errua kultura familiaristari egotzi zaio tradizionalki Espainian, baina eskaerak eta aldarrikapenak egon dira eta badaude. Bere burua zaindu ezin duten pertsonentzako laguntza pertsonalak hobetzea, ardura familiarrak dituzten pertsonen lan jardunaldiak flexibilizatzea edo segurtasun sozialaren prestazio familiarrak hobetzea bezalako eskaerez ari gara.

Familia-politiken oinarriak gizartean behar du, eta eskaera hauek guztiak belaunaldien arteko laguntza-hitzarmenean oinarritzen dira; hau da, Espainiarrek familiaren eta senideen rolari izaera  normatiboa ematen diote. Famili politika aktiborik ez izateak ondorio garrantzitsu eta larriak ditu: familiak sortzea zailagoa da, ez da amatasuna sustatzen,ezta emakumeak lan munduan parte hartzea, edo aukera berdintasuna ere, eta ez da aurren pobreziaren kontra borrokatzen, adibidez.

Testua amaitzeko, ondorioetan, aipatzen da emakume eta gizonezkoen rola poliki-poliki aldatzen ari direla, hauen parte-hartzea gero eta handiagoa dela, zaintza lanetan bereziki. Testu berean aipatzen da baina, unibertsitate mailako ikasketak dituzten emakumeak gero eta gehiago diren arren, eta lan merkatuan sartuta badaude ere.. horrek ez  du gizonek etxeko-lanetan duten ardura automatikoki igotzen; horretarako aldaketa kultural bat ere beharrekoz da.

Erronka batek ixten du dokumentua: Zaintzen erronka. “emakume zaintzailea” ren rola desagertuko dela aurreikusten da, baina “sare familiarra” ere, eta honek ezinbestekoa egiten du familien aldeko hitzarmen bat martxan jartzea.  Familia-politikak garatzeko ezinbestekoa da gure kultura familiarra ondo ulertzea, ongizate sozialean hobekuntzak lortzeko modu eraginkorrena ezagutzea.

Ikerketa osoa lotura honetan topatuko duzu.