Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adinekoen Iruditeri Soziala

Argitalpen-data: 

Koordinazio soziosanitarioko taldea

Bizkaiko Foru Aldundikoak Otsailaren 14ean “Adinekoen Iruditeri Soziala” izeneko jardunaldia antolatu zuen Euskalduna Jauregian, Deustuko Unibertsitatearekin  eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin batera.

Jardunaldiari hasiera Isabel Sanchez Robles gizarte ekintzako diputatuak eman zion,  estereotipoen kontrako mezu sendo eta indartsu batekin. Estereotipo honen bi oinarriak azaldu zituen:

  1. Adinekoak menpekotasuna dute eta pasiboak dira
  2. Adinekoek talde homogeneoa osatzen dute, zaharra edo adinekoa izateko era bakarra dago: pertsona zaharra, menpekoa eta pasiboa.

Homogeneitatearen ideia hau ahoz aho ibili zen jardunaldi osoan zehar.

Lehen hitzaldia Estelle Huchet, Age Platform Europe (leiho berri batean irekitzen da)-ko kideak eman zuen, eta adinkeria kontzeptuaz hitz egin zuen; fenomenoei izena ematearen garrantziaz. Sexismoarekin, arrazismoarekin eta antzeko bazterkeria klaseekin konparatzen zuen, hauei ere izena jarri arte ez zitzaien aurre egin.

Htchetek zioen adinkeria bazterkeria era zabalduena eta onartuena dela European, eta horren adibide diren hainbat adibide azaldu zituen (prensa oharrak, bizitako esperientziak…) . Adinkeriari aurre egiteko zenbait lan-ildo ere aipatu zituen:

  1. “Adinkeria” hitza erabili, gure egunerokotasunean gure ohiko hiztegian barneratu, bisibilitatea emateko.
  2. Nazio batuen konbentzio berezi bat lortu behar da, adinekoen eskubideak babestuko dituena, haurrekin gertatu den bezala
  3. Etorkizuneko europar parlamentuari eta europar komisioari presioa egin, diskriminazio-ezaren konpromisoa bete dezaten.

Hubeten ostean Elixabete Garmendia kazetariaren txanda “Adinekoen irudiaren eboluzioa euskal komunikabideetan” izan zen gaia. Pentsiodunen mobilizazioek pisu berezia izan dute eboluzio honetan, mobilizatzen hasi direnetik komunikabideek ez baitituzte menpekotasunarekin, ahultasunarekin eta dekadentziarekin (bakarrik) lotzen, pentsiodunen profil berri bat jaio da.

Zergatik? Belaunaldi berri bat heldu delako zahartzarora, gaztaroan borroka soziopolitikoan murgilduta ibili den eta orain ere konpromiso sozial hori mantentzen duen belaunaldi bat. Emakumeek ere rol garrantzitsua dute belaunaldi honetan, ezkondu eta gero lanean jarraitu zuten lehenak izan baitziren.

Aldaketak hasi diren arren, zantzuak nabari diren arren badaude oraindik ere jarrera ez egokiak medioen aldetik; “gure aitona-monak” bezalako hizkuntza paternalista erabiltzen dutenean edo hizkuntza infantila. Zein da konponbidea? Garmendiak hiru ideia azpimarratu zituen:

  1. Instituzioek komunikazio-protokoloak sustatu behar dituzte
  2. Pentsiodunek pentsioen borrokan agertu duten jarrera hori azaldu behar dute bizitzaren beste alderdi askotan ere
  3. Horrela errealitateak eramango ditu adinekoen irudi duina erakustera; azkenean komunikabideak gizartearen ispilua baino ez dira.

Jarraian Juan Pagola eta Ane Muruamendiarazek “Prentsa idatzia eta adinkeria: adinekoen informazio-tratamendua Bizkaian hedapen gehien duten egunkarietan” ikerketa lana eta honen ondoriak aurkeztu zituzten.

Ikertzaileen helburua adineko pertsonen inguruko hainbat estereotipo prentsan bilatzea zen, zahartzaroari onik egiten al dioten ikusteko.Horretarako 2018ko Urria eta Abendua bitartean Bizkaian adinekoen inguruan argitaratu ziren 183 berriak aztertu zituen, eta garai berean Gipuzkoan argitaratu siren 245ekin alderatu zituzten; 6 ondoriotara iritsi dira:

  1. Berri informatiboek , asko ez badira ere, adinekoen presentzia bisibilizatzen laguntzen dute.
  2. Ez da nabari zahartze aktiborako proposamenen garapena sustatzen duen politikarik
  3. Medioek “adineko pertsonak” kontzeptua erabiltzen dute gehienetan, eta kolektibo homogeneo bat moduan tratatzen dituzte
  4. Prentsak Zahartzearen eta zahartzaroaren inguruan ematen duen irudia “jubilatua”, “pentsioduna”, “ahula” eta “menpekotasuna duena” estereotipoetan labur daiteke.
  5. Arlo soziosanitarioaren inguruko berriek adinekoak pertsona ahul moduan agertzen dituzte, autonomia galtzen adi direnak.
  6. Adinekoekin zuzenean erlazionatutako kolektibo eta instituzioek zahartzako aktiboko politikak garatu dituzte.

Jardunaldiari amaiera emateko hizlari guztiak mahai baten inguruan bildu ziren, eta Jesus Orbe (familia medikoa, Bizkaiko adineko pertsonen  kontseiluko kidea) batu zen hausnarketa lanetara. Goizean zehar entzundako mezuak indartu zituzten , “adinkeria” terminoari izena jarri eta bisibilizatzearen garrantzia, geor aurre egin ahal izateko, homogeneitatea (batere egokia ez dena) pentsionisten borrokaren garrantzia; bai gizartean bisibilitatea emateko baita beraiek ahalduntzeko ere. Prentsak ematen dien tratua zere mintzatu ziren, paternalismoa alde batera utzi eta protagonismora pasatzeko beharraz.

 

Azken hitza Sergio Murillo, Bizkaiko Foru aldundian autonomía pertsonalaren sustapeneko zuzendari nagusiak izan zuen: “JABETU es hacerse cargo, tomar conciencia y hacerse cargo de aquello que has tomado conciencia. Gaur Adinkeriaz jabetu gara”.