Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zerbitzu komunitarioak birimajinatzen

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.The King's Fund

Erakunde ongile independentea denThe King’s Fund-ek Zerbitzu komunitarioak birimajinatzen, gure aktiboak ahalik eta gehien aprobetxatuz (Reimagining community services, Making the most of our assets, Ingalaterra, 2018), txostena argitaratu du. Aipaturiko txostenak abordatzen ditu; zerbitzu komunitarioen hornitzaileek biztanleriaren beharrizan soziosanitarioak asetzeko, dituzten finantza eta lan presioak. Eta bestalde, Osasun Sistema Nazionalak (Next Steps on the NHS 5th year forward view, NHS, 2017) hurrengo bost urterako duen ikuspegiaren haritik, ezarri dituen helburuak errealitate bihurtzeko.

Arretaren zatitzeak “silos” deritzona ekarri du, desegokia eta nahikoa ez den koordinazioa eta maiztasunez gertatzen den zerbitzu arteko integrazio faltak, ondorengoa dakar: zerbitzuen bikoiztea eta eremu komunitarioan arreta eman behar duten profesionalei dagokionez jarraipen asistentzial eza.

Halaber, arreta komunitarioaren inguruan berritzaileak diren ekimen eta proiektuak –gaur egun Osasun Sistema Nazionala garatzen dabilena- antzematen dira. Ekimen eta proiektu horietan arretan hobekuntzak proposatzen dira, zaintza sisteman  aldaketa bortitzak sustatu gabe. Ekimen hauek zerbitzu komunitarioen aldaketaren alde daude, ondorengoak erabiliz: tokiko komunitate bakoitzean dauden  aktiboak, zerbitzu artean sortu  diren “silos”-ei komunikatzen eta  arreta zerbitzuen prestazioan zatitzea gutxituz.

Txostenak aipatzen du, epe laburrean etorkizun handiena duten aukerak detektatzen direla, iraunkortasun eta transformazio Elkarteen (Sustainability and transformation partnerships, STPs) bidez eta Arreta arduratsua Sistemen (Accountable care systems, ACSs), bidez. Izan ere, hauetan garatu dira zerbitzu komunitarioak indartzeko eta biztanleriaren osasuna hobetzeko planak.

Ingalaterran, osasun arloan zerbitzu komunitarioak hornitzeko eredu desberdinen koexistentzia dago eta sektore eta zerbitzu desberdinek hartzen dute parte. Besteak beste, osasun arreta, gizarte-zerbitzuak, osasun publikoa eta osasun mentalak jasaten dituzten finantza eta lan presioak, ondorengoa dakarte: komunitate eremuan familiak eta zaintzaileak izatea gabezi horri erantzuna ematen dietenak.

 Beharrezkoak diren aldaketen dekalogoa

Txostenak 10 aldaketa elementu proposatzen ditu, beti ere biztanleriaren beharrizanak eta dagoeneko dauden zerbitzuen ezaugarriak (antolamendua, finantzaketa eta abar) kontuan izanik, era anitz batetan, tokiko eremu bakoitzean txertatuko dira:

  1. Pertsonengan oinarritutako zainketen antolamendu eta koordinazioa; elkarreragileak diren informazio sistemen laguntzarekin eta koordinazioa -informazioaren kudeaketaren bidez- erraztuko dituzten konpartitutako erregistroen laguntzarekin.
  1. Osasun fisiko eta mentaleko gizarte beharrizanei erantzun integrala ematea eta ulertzea.
  1. Kapazitate komunitarioak erabiltzea tokiko beharrei erantzunez, zainketak eman eta planifikatzeko ondorengoen laguntzarekin: hirugarren sektorea, boluntarioak, sektore pribatuko erakundeak, laguntza taldeak, gizarte sareak, espazio komunitarioak eta instalazio anitzak.
  1. Profesionalak elkarrekin lan egitea erraztu, (diziplina anitzeko taldeak, konpartitutako komunikazio sistemak, diziplina anitzeko topaketak, zainketa planak eta abar) zerbitzu eta erakundeen mugetatik harago.
  1. Komunitario eremuko profesionalen aholkularitza eta laguntza espezializatua zuzenean lortzea, deribazio bideak saihestuz.
  1. Biztanleriaren osasuna hobetzea, kolektibo eta sektoreen arteko esku haratzeak eginez eremu desberdinetatik gizarte eta osasun determinatzaileengan eraginez.
  1. Pertsonei boterea eman beraien osasun eta zainketen kontrola har ditzaten.
  1. Probisio ereduak sortzea, zainketen erlazio alderdiei laguntza emateko eta indartzeko. Izan ere, kasu askotan pazienteek edukitako esperientzia onekin hertsiki lotuta daude.
  1. Zainketen planifikazio eta probisioan familiak, zaintzaileak eta komunitateak sartu, etorkizuneko oinarri komunitarioa izango duten zainketa ereduak ahalbideratuko dituzten elementuak izan daitezkeelako.
  1. Komunitate eremuan ematen diren zainketak, sistemaren elementu nagusia egin. Egoera honek, gaur egungo arreta probisioan, agenteen zainketan eta zerbitzu anitzetan (osasun zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, akutuen ospitaletan eta abar). aldaketak ekarriko ditu.

The King's Fund , Ingalaterran osasun eta arreta hobetzeko lan egiten duen erakunde ongile independentea da. Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu dokumentu hau: Zerbitzu komunitarioak birimajinatzen: gure aktiboak ahalik eta gehien aprobetxatuz, (Reimagining community services, Making the most of our assets, Inglaterra, 2018).