Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Sexualitatea adineko pertsonak dauden egoitzetan. Tabuak, eta eguneroko bizitzan gertatzen diren zailtasunak eta zalantzak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Helburua adineko pertsonak bizi diren egoitzetan, aipaturiko pertsonen beharrizanak sexualak eta eskubide sexualak ezagutzea izaki; Bartzelona Unibertsitateko talde batek azterketa bat burutu du. Taldeak Feliciano Villar jaunaren gidaritzapean egin du lan eta bertan parte hartu duten ikerlariak Rodrigo Serrat, Monserrat Celdran, Josep Faba eta Teresa Martinez izan dira. Azterketa 13 autonomia erkidegoetan burutu da eta parte hartzaileen artean 153 zentro eta arreta zuzeneko 2.229 profesional egon dira. Azken hauek, arlo desberdinetakoak (erizaintza, fisioterapia, medikuntza, psikologia, gizarte-laguntza eta gizarte-hezkuntza) izan dira.

Azterlan honen emaitzak hurbilpen bat izan nahi du arreta zuzeneko profesionalen jarrerari begira, ondorengoarekin erlazionatuta: egoitzetan bizi eta zaintza jasotzen duten pertsonen beharrizanak eta adierazpen sexuala ulertu eta abordatzeko. Helburua honexek ahalbideratzea izaki: 1) zentroek politika irekiagoak garatzea adinekoen sexualitateari begira. 2)  aurrera pausoak ematea egoitzetan bizi eta zaintza jasotzen duten adineko pertsonengan dauden beharrizan sexualen abordaia ulermenean eta hausnarketan oinarrituta egitea; nahiz eta aipaturiko pertsonek dementzia izan.

Hausnartzeko kasuak

Txostenak, sozio sanitario profesionalei hausnarketarako bidea ematen die, egoitzetan bizi diren adineko pertsonen jarrera eta eskubide sexualen inguruen, besteak beste, ondorengo gai hauek abordatzekorakoan:

  • Sexu harremanak pertsonetariko bat edo biak dementziadunak direnean
  • Orientazio sexuala ezagutaraztea
  • Exhibizionismo portaera
  • Zirriak egin
  • Pertsonengan zentratutako arreta eta egoitzetan bizi diren adineko pertsonen adierazpen sexualaren arteko erlazioa. 

Ondorioak

Ikerlari taldeak azterketan nabarmentzen dituen ondorioak:

  • Adierazpide sexual batzuen maiztasuna (genero aldetik desberdintasun nabariak dituztenak eta  orientazio sexualarekin erlazionatuta daudenak).
  • Jardunbide egokien identifikazioa (babesa eta tolerantziarekin erlazionatuta): profesionalek badakite zer den egin behar dena, baina haien pertzepzioz ez da  beraiek lanean diharduten  zentroetan egiten.
  • Egokiak ez diren sexu-portaerak ( exhibizionismo, zirriak egitea eta abar)
  • Dementziadun pertsonen sexu harremanak.
  • Komenigarria da profesional, egoitzetan egoiliar diren pertsonen eta familien prestakuntzan eta informazioan pausoak ematea. Horrela egoiliar diren pertsonek; hala nahi izanez gero, beraien  adierazpen sexuala ahalbideratzeko baliabide eta materiala izango dute eskuragarri.
  • Egoitza-arretan aurrera egiteko beharrizana, abiapuntua pertsonengan zentratutako eredu globala denean; eskubide sexualak aintzatetsiz eta gizabanakoaren adierazpen anitzak errespetatuz. 

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu azterlan hau: "Egoitzetan sexualitatea adineko pertsonentzat: profesionalen jarrera eta erakundeen politikak. Emaitzen laburpena”, Gerontologia acp txostenen serieko 5 zenbakidun bezala argitaratuta. Sortua izan da, gerontologia zerbitzu eremuan, pertsonengan zentratutako arreta (ACP) gaiari dagokionez, eduki etiko, tekniko eta zientifikoak hedatu eta zabaltzeko.