Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

MemoriAZ, zahartzaroa, Alzheimerra eta beste dementzia batzuen inguruko ezagutza eta informazioa.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

MemoriAZ plataforma, Aubixa Fundazioak (Gipuzkoa) sustatutako ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Politika Sailak patrozinatzen duena. Ekimen honek Zahartzaroaren, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen inguruko ezagutzen eta informazioaren elkartrukea du helburu.

Edukiak:

  • Datu bankua: Zahartzaroa, alzheimerra eta beste dementzia batzuekin erlazioa duten kategorien inguruko oinarrizko adierazleak eta estatistikak eskaintzen ditu
  • Liburutegia: 10000 dokumentu (monografiak eta hizkuntza ezberdinetan idatzitako artikulu espezializatuak) baina gehiagok osatzen duten fondo dokumental espezializatu bat du
  • Agenda: zahartzaroaren, Alzheimerraren etabveste dementzia batzuen inguruko ekitaldi garratzitsuenez osatua.
  • Hemeroteka: Komunikabide garrantzitsuenetatik hartutako 2500 berri baina gehiagorekin; egunero notizia berriekin gaurkotzen da.
  • Legeria: zahartzaroa, Alzheimerar eta beste dementzia batzuen induruko dokumentu normatiboak egunero gaurkotzen dira.
  • Mediateka: Ikuspuntu formatibo edo informatiboa duten bideo eta podcastak biltzen dira hemen.

Plataforma hau dementzia sufritzen dutenei, familiartekoei, elkarteei, instituzioei, enpresei eta zaitzaren kalitatean, profesionalen formakuntzan, zaitzaileen formakuntzan eta erabaki egokiak hartu ahal izateko informazioa zabaltzean interesa duten edozein organismori zuzendua dago.

MemoriAZ plataformaren sorrera bultzatu duten arrazoietako bat dispertsioa izan da; formazio eta dokumentazio mailan dagoen dispertsioa. Ekimen honekin, AUBIXA fundazioak zahartzroari, Alzheimerrari edo veste dementzia batzuei aurre egiteko zerbitzu, baliabide eta esperientzien arloan erreferente izan nahi du; bai ikuspuntu sanitariotik, baita sozialetik ere.

Laburbilduz, MemoriAZ, ezagutza intergenerazional zehatz eta zorrotz bat elkarrekin sortzeko, eta  erakundeen eta profesionalen arteko komunikazioa sustatzeko plataforma bat da.

MemoriAZen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragarri dauden zerbitzu eta baliabideak ezagutu nah izanez gero, sartu MemoriAZ plataforman