Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Ekainaren 15a "Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren kontzientzia hartzeko munduko eguna" da

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Ekainaren 15a "Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren kontzientzia hartzeko munduko eguna" da.

2017an egindako ikerketa baten arabera (munduko zonalde ezberdinetako 28 herrialde ezberdinetan egindako 52 ikerketetan oinarritutako lana) 2016.urtean 60 urtetik gorakoen %15.7ak abusuren bat jasan zuen.

Adineko pertsonengan ematen diren tratu txarren kasuan,  24tik bat baino salatzen ez dela kontuan hartuta,  prebalentzia tasa guztiak gutxietxita daudela esan dezakegu; gehienetan kaltetuek kasuak ez salatzearen arrazoia,  familiarekin, lagunekin edo dagokion instituzioarekin hitz egiteko duten beldurra izaten da.

Aurrikuspena gainera, zahartzaroko abusu kasuek mundu osoan gora egitea da, herrialde askotan ematen den biztanleriaren zahartze-fenomenoa ikusita eta zahartzen diren horien beharren asetzea ezinezkoa bilakatzea, baliabide falta dela eta. 2050urterako 60urtetik gorako biztainleria bikoiztu egingoo da munduan; 2015an ziren 900milioietatik 2000 milioietara pasatuz; adineko persona gehienak diru sarrera baxu eta ertaineko herrialdeetan biziko direlarik. Zahartzaroko abusuak jasatzen dituen biztanleriaren proportzioa mantentzen bada, biktima kopurua nabarmenki igoko da; biztanleriaren zahartzea dela eta, eta 2050ean 320 bat milioi biktimara iritsiko da.

Errealitate hau, eta etorkizunerako aurrikuspenak ikusita, kezkagarriak denak, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, nazioartean atentzioa deitu nahian, 66/127 ebazpenaren bitartez, ekainaren 15a “Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren kontzientzia hartzeko munduko eguna” izendatu du.

Ebazpen honek 2002ko zahartzaroaren inguruko Madrilgo Komunitatearen Nazioarteko Akzio plana  berresten du, eta herrialde ezberdinetako gobernuei gomendio eta eskaera batzuk egiten dizkie, Madrildo Nazioarteko Akzio plana beren herrialdeetara egokitzearekin lotuteko 35 gomendio eta eskaera: pobrezia desagertarazteko neurriak, belaunaldien arteko solidaritatearen sustapena, zaahrtzaroaren inguruko partehartze politiken ezarpen eta garapena, adineko pertsonentzako zerbitzu komunitarioak sustatzen dituzten politika sozialak, larrialdi egoeran dauden adineko pertsonen babesa eta laguntza, etab.

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpenaren osagarri modura Madrilgo Komunitateak “Adinekoen tratu onen dekalogoa” aurkeztu du:

  1. Niri eragiten didan zerbaiten inguruko erabaki bat hartu baina lehen galde egin iezadazu
  2. Onartu nire erabakiak, guztiz bat ez bazatoz ere
  3. Nire laguntza behar baduzu, eskatu, baina ez jarri zure beharrak nire nahien edo aukeren gainetik
  4. Ez itzazu nire ondasunak nahi moduan erabili, nik dagoeneko beharko ez banitu bezala
  5. Behatu eta zaindu bai, baina ez nazazu anulatu, oraindik gauza asko egiteko gai bainaiz.
  6. Ekintza familiar eta sozialetan kontuan har nazazu, ekintza hauek denongan pentsatuta diseinatu itzazu.
  7. Gizarteari eta familiari ematen diodana onartu eta eskertu iezadazu
  8. Ez nazazu isolatu, ez iezadazu nire burua isolatzen utzi.
  9. Nirekin etzazu ahozko indarkeriarik, indarkeria fisikorik edo psikologikorik erabili.
  10. Zaindu nazazu zure burua zaintzea gustatuko litzaizukeen moduan.

Euskadin ere, Arreta Soziosanitarioaren 2017-2020 Lehentasun Estrategikoetan, tratu txar fisiko eta psikologikoa eta ekonomikoak prebenitzeko garatu diren neurriek errealitate berri bat osatzen dute; agente social eta sanitarioen laguntzarekin progresiboki hedatzen ari den errealitate bat.