Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Egoitzetako arreta hobetzeko esperientziak Ingalaterran

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

The King’s Fund-ek Enhanced health in care homes. Learning from experiences so far (Osasuna hobetzea zainketa-etxeetan. Orain arteko esperientzietatik ikasten) txostena argitaratu zuen 2017an. Alex Baylis eta Susie Perks-Baker-ek egin zuten “Osasun-zainketak aldatzen dituzten ideiak” bildumaren zati.

Adinekoi care home edo zainketa-etxeetan ematen zaien arretari buruzko dokumentua da; hain zuzen ere, arreta- eta zainketa-ereduei laguntzeko praktika, ulermena eta trebetasunak hobetzeko The King's Fundek garatzen eta sustatzen dituen ekimenen emaitza. Txosten horren oinarria profesionalei egindako 15 elkarrizketa dira, eta Ingalaterrako hainbat lekutako zainketa-etxeetan egindako hobekuntzen adibideak ematen dituzte.

Zer dira care home edo zainketa-etxe horiek

Britainia Handian egoitzei ematen zaien izena da Care home, eta, gure inguruan ditugunetan ez bezala, ez dute erizainik, esaterako, botikak emateko, eta, beraz, beharra tokatuz gero, barrutietako erizainak joaten dira horiek ematera. Gainerakoan, oinarrizko zainketak ematen dituzte, hala nola, egoera bat aipatzekotan, mendekotasun-egoeran edo desgaituta dagoen pertsona batek arreta pertsonalerako behar dituenak (jateko, garbitzeko, behar fisiologikoetarako edota botikak hartzeko).

Mota askotako care homeak daude, zer profiletako pertsonentzako diren: adinekoak zaintzeko, desgaitasunak dituzten heldu gazteentzako edota haurrentzako.

Titulartasunari dagokionez, care homeak jabetza pribatukoak edota ongintzako elkarteenak edo elkarte publikoenak izan daitezke. Neurriari dagokionez, berriz, txikiak, etxebizitzak alegia, edota handiak, hots, komunitate-zentroak, izan daitezke.

Egoiliar batzuek erizainen zainketak behar ditzakete, eta care home batzuek eman egiten dituzte: nursing homeak, erizainak dauzkaten zainketa-etxeak, hain zuzen. 

Garapen demografikoa eta zerbitzu-eskaeren igoera

Adinekoena da azkarren hazten den biztanleria-segmentua, eta, ondorioz, osasun- eta zainketa- sistemaren lehentasunetako bat da Ingalaterran.

Aurreikuspen demografikoaren arabera, Ingalaterran, 85 urtetik gorakoen kopurua, bi hamarkada barru, gaur halako bi izango dela uste da. Txosten horrek dioenaren arabera, Ingalaterran egoitzetan bizi diren adinekoak 329.000 lagun inguru dira –areagotzen jarraituko duela aurreikusten da-, ospitaletako oheak baino hiru aldiz gehiago, alegia.

Eredu berriak: aldaketa kulturalak, antolamendu-aldaketak

Elkarrekin estuago lan egiteak aldaketak dakartza: arretarako prozesu integratu gehiago garatzea eta komunikazioa hobetzea. Kultura, pentsaera eta botere-harremanak aldatzea ere badakar, eta langile profesional handiak dauzkaten osasun-erakundeen eta care homeen arteko harremanak (gehienetan kualifikazio formalik ez duten langilez osturiko enpresa txikiak, oro har) aldatzea ere bai. 

Zainketa-etxeetan osasuna hobetzeko gomendioak

Ez da ekintza- edo prozesu-multzo bakarra care hometan bizi direnen  osasuna hobetzea bermatuko duena; aldiz, ikuspegiak egokitu egin behar dira care home bakoitzaren testuingurura eta egoiliarren beharretara.

Hala eta guztiz ere, NHS England-ek esparru orokor bat ezarri du care hometan ematen den arretarako; oinarrizko zazpi elementu ditu, zentro bakoitzak bere ikuspegiaren arabera gara ditzakeenak: 

  • Lehen Mailako arretako zerbitzuek emandako laguntza hobetzea care hometan (adibidez, ohiko bisitak eta ebaluazioak, esku-hartze erreaktiboen ordez).
  • Diziplina anitzeko lan-taldeen laguntza, hainbat osasun-zerbitzu eta gizarte-laguntzako zerbitzuekin ere koordinatzea.
  • Gaitzeko eta berroneratzeko esku-hartzeak egitea.
  • Kalitate handiko zainketak eamtea, bizitzaren amaieran eta dementzietan.
  • Arreta sozialaren eta osasun-arretaren arteko ekimenen alde egitea, eta care homeen, Lehen Mailako arretako medikuen eta komunitateko lan-taldeen arteko lankidetzaren alde ere bai.
  • Langile gehiago sartzea, gaitze beharrak eta rol berriak kontutan hartuta.
  • Datuak garatzea eta informazioa trukatu eta partekatzea, informazio-teknologiak baliatuta. 

Ikuspegi-aldaketa: arreta denen artean emateko ereduak

Etxez etxeko arreta osasun-arretatik aparte hartu izan da beti. Dena den, NHS Englanden programa berriak beste eredu batzuk garatzea sustatzen du care hometan ematen den arretarako, aitortuz,  betiere, osasun ona, mediku-arreta eta gizarte-laguntza elkarren mende daudela  eta beharrezkoa dela modu bateratuan lantzea, ospitale-zentroak, Lehen Mailako arretak, osasun-zerbitzu komunitarioak eta gizarte-zerbitzuak batera lan eginez, zainketa-sistema bakar bat balitz bezala.

Ondorio batzuk

  • Care homeen eta osasun-zerbitzuen arteko lan koordinatuago batek onura esanguratsuak dakartza.
  • Irabaziak bai jarduera eta bai NHSrentzat kostuak murriztearekin neurtzeko joera dago (adibidez: saihestu daitezkeen ospitaleratzeak ugarituta), eta interes txikiagoa dago, berriz, arretaren kalitatean eta bizi-kalitatean izandako eragina neurtzeko.
  • Egoiliarrak eta haien familiakoak ez dira kontuan hartzen zainketaren kalitatea definitzerakoan, batez ere, zainketa horiek osasun-zerbitzuekin koordinatzen direnean.
  • Modu bat baino gehiago dago care hometako osasun-arreta eta sustapena hobetzeko, ez bakarra. Esperientzia batzuk plan estrategikoen esparruan hasten dira, eta, beste batzuk, banakoen ekimenei erantzutean. Hala eta guztiz ere, sistemaren ikuspuntuak estrategikoak izan ohi dira, top-down ikuspegi garbia dutela.
  • Denak ados daude Care hometan osasunerako hobekuntzak garatzeko beste baliabideren baten beharra dagoela esatean.
  • Esperientzietan, hainbat jarduera identifikatu dira, care hometan osasuna hobetzeko behar diren prozesu eta harremanak garatzen eta integratzen laguntzen dutenak. Besteak beste, hauexek nabarmendu dira: etxez etxeko arretako langileen gaikuntza, familia-medikuek aldiroko bisitak egitea care hometara, denbora esplizitua egotea (finantzatua) batera lan egiteko, helburuak denonak izatea (care homeak NHSren baliabideen kontsumitzaile gisa ikusi gabe).
  • Esperientzia guztietan, erakunde-artean luzaro lan egin izandakoen artean ere bai, indartu egin behar izan da berdinen elkarketan
  • Aurrerapen asegarrienak izan dituzten esperientziek erakundeen artean informazioa partekatzeko moduak garatu dituzte.

Argibide gehiago behar izanez gero Enhanced health in care homes. Learning from experiences so far (Osasuna hobetzea zainketa-etxeetan. Orain arteko esperientzietatik ikasten, abendua 2017) txostena ikusi.