Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Desgaitasuna duten emakumeen kontrako indarkeria

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Cartel violencia contra las mujeres con discapacidad

FOESSA fundazioak desgaitasuna duten emakumeak ezagutaraztea, eta hauen kontrako indarkeriari aurre egitea helburu duen ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu.

Ikerketa hau Maria Pilar Gomiz Pascualen doktoretza tesiaren  lanketaren baitan kokatu behar dugu; lanketa horretan desagaitasuna duten 73 emakume eta gizon elkarrizketatu zituen, eta desgaitasuna duten emakumeek, emakume izate hutsagatik sufritzen duten intarkeria aztertu zuen.

Gomizen ustetan desgaitasuna duten emakumeen bizi-diskurtsoak markatzen dituena diskriminazio, isiltasun eta ikusezintasun zirkulu bat da.

Indarkeria jasaten duten eta desgaitasuna duten emakume horien inguruko doktoretza-tesian ondorengo ondorioak azpimarratu ditu Maria Pilar Gomizek:

  • Desgaitasunaren inguruko ezjakintasun orokorra “ Ezjakintasun hau dela eta, desgaitasunaren Eredu Sozialari kontra egiten dion diskurtso bat eraiki da, eta zenbaitetan, desgaitasuna duten pertsonen  - emakume zein gizeonen- oinarrizko eskubideak urratzera irits daiteke.
  • Sarritan, desgaitasuna duten pertsonek diskurtso hori onartzen dute eta diskriminazioaren kausa beren ezaugarri pertsonalak direla pentsatzen eta justifikatzen dute.  Inguruneak eta gizarteak “desgaitasun” horretan duten rola eta pisua ez da kontutan hartzen.
  • Emakume hauek egunerokotasunean jasan behar izaten duten diskriminazioa, bere horretan, indarkeria mota bat da. Desgaitasunari eta generoari lotutako aldagaiak elkartzen dira, eta batzuetan, gainera, “potentzialki baztertzaileak” izan daitezkeen beste baldintza batzuk ere batzen zaizkie; hala nola adina, amatasuna, arraza edo etnia eta pobrezia. Emaitza: Desgaitasuna duten emakumeek bazterketa sozialetik oso gertu daude prozesuei aurre egin behar izaten diete.
  • Emakume hauek, bizitzan gertaera eta pasarte diskriminatzaileak jasatzen dituzte, beren desgaitasun mota, maila sozioekonomikoa edo ikasketa maila edozein dela ere.
  • Gizartean hain barneratuta dagoen diskurtso patriarkalaren onarpenak, desgaitasuna duten emakumeek pairatu behar izaten dituzten, eta kutsu matxista duten ekintza baztertzaileak gutxiestea dakar
  • Desgaitasuna pairatzen duten emakumeek desgaitasunik sufritzen ez duten emakumeek , edo desgaitasauna duten gizonek  baina arrisku handiagoa dute indarkeria egoerak jasateko. Hau dela eta, batzuetan, erasotzaileek beren biktimenganako botere handiagoa dutela sentitzen dute, eta gainera erasoa sozialki “ez da horren larria” eta “onartuagoa” dago.  Honela, desgaitasuna duten emakumeek jasaten dituzten erasoekiko permisibitatea handiagoa da, balio sozial txikiagoa dutelako, eta ondorioz erasoak ondorio  xamurragoak izango ditu.
  • Desgaitasuna duten emakumeekiko ematen den indarkeriarekiko justifikazio bat nabari da, hauek karga moduan ikusten direlako, eta “beren kargu egitea” ontasun ekintza bat da, zaintzaileek izan ditzaketen jarrera ez egokiak justifikatzen dituena.
  • Emakume bati suposatzen zaio rola eta desgaitasun hori dela eta bete ezin duen rolaren artean gatazka bat ematen da. Aldi berean, perfekzioan oinarritutako edertasun artifizial baten inposaketa soziala ere ematen da; desgaitasuna duten emakumeen autoestima jaisten dutenak, eta bere buruaz duten irudia erabat distortsionatzen dutenak.
  • Desgaitasuna duten emakumeen infantilizazioa azpimarratzen du ikerketak; txikitatik infantilizatzen dira eta askotan hori janzteko edo orrazteko eran ere ikusten da. Horrek ahultasun irudi bat ematen die eta mendekotasun erlazioak izatea edo onartzea errazten du, erlazio asimetrikoak eta zenbaitetan indarkerian oinarrituak; gehienetan jasotako hezkuntzaren islada direnak.
  • Autoestima baxuaz gain, mendekotasun ekonomiko egoerak, erlazio hauek onartu eta jasatea Dakar, emakumeak seme-alabak dituenean bereziki, bere beharrak handiagoak baitira.
  • Desgaitasuna duen emakumea, ikusezina izaten da gizartearentzat, eta honenbestez, jasaten duen indarkeria ere ikusezina da. Izan ere, ia ez dago desgaitasuna duten emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko estatistikarik edo daturik
  • Desgaitasuna duten emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinak asko dira; indarkeria fisikoa, psikologikoa eta sexuala gehienbat: zainketak ukatzea, umilazioa, desgaitasunaren estigmatizazioa, oinarrizko eskubideak ukatzea (beren sexualitatea gozatzeko eta amatasuna bizitzeko eskubidea) besteak beste.
  • Desgaitasuna duten emakumeen kontrako indarkeria biktimaren gertuko ingurunean ematen da: bikotean, familian edo emakumea bizi den instituzioan
  • Desgaitasuna duten emakumeek indarkeriaren biktima direla jabetzeko zailtasunak izaten dituzte, era honetako indarkeria gizartea nahiko normalizatuta dagoelako, hartu-eman sozialak falta dituztelako, isolamendua sufritzen dutelako, edo informazio iturri eta komunikabideak eskura ez dituztelako; jokaera biolentoak identifikatzen lagunduko dien informazioa falta dute.
  • Baliabide falta. Eskura dauden baliabide horien egokitze falta, edo baliabide horien zabalkundea, ezagutzera ematea; kasua salatzera ausartzen badira birbiktimizazio prozesu bat jasaten dute askotan eta baliabide horiek eskura e dituztelako e do ezagutzen ez dituztelako. Erasotzailearen aurrean babesik gabe gelditzen dira.

Gomendio eta aholkuekin hasita, M.P. Gomiz Pascualek desgaitasuna duten emakumeak ikustarazteko beharra azpimarratzen du; beren inklusioa sustatuz; gizarteko arlo guztietan gainera. Horretarako berdintasunean oinarritutako hezkuntza eta zeharkako politikak behar dira, generoa desgaitasunetik ikusten dutena politikak (desgaitasunean oinarritzen diren analisi estereotipikoak baztertuz; desgaitasun guztiak berdin ikusten dituzten analisi horiek).  Inklusio erreala sustatzea da irtenbidea, desgaitasuna duten emakumeek bere bizitzako arlo guztietan parte hartzen uzten dien inklusioa, gizarteko arlo guztietan, erabakiak hartzen uzten diena.

Ikerketa honen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero Fundación FOESSAk argitaratutako ikerketa (2018) ren aurreko  doktoretza-tesia (2015) kontsultatu dezakezu; Desgaitasuna duten emakumeak eta indarkeriaren biktimak protagonista dituzten lanak. Bertan Maria Pilar Gomiz Pascualek emakume hauen diskurtsoak aztertzen ditu, jasaten duten diskriminazio edo bazterkeria ikertu eta ezagutzera emateko.