Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Behin betiko txostena. EUROPLAN III Hitzaldi Nazionala

Argitalpen-data: 

Gaixotasun arraroak abordatzeko gomendioak

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

2017 urteko azaroaren 2 eta 3an Madriden ospatu zen EUROPLAN III Hitzaldi Nazionala, FEDER deritzonak antolatuta. Parte hartzaileak: Osasuneko, Gizarte zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa, 16 Autonomia ekidagoetako ordezkariak (Euskal Herrikoak barne); pazienteen ordezkariak; elkarte zientifikoak eta osasun eta industria eremuetako adituak. Helburua Espainiako egoera aztertzea da Europak egindako gomendioen arabera, alde batetik  Europan Gaixotasun arraroak dituzten pazienteen asebete gabeko beharrizanak abordatzeko eta, bestalde Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, proposamen konkretuak aurkeztuz; Gaixotasun arraroen Estrategia Nazionalak duen  inpaktua eta plan sozio sanitarioak hobetzeko.

EUROPLAN 2017 Hitzaldiaren beste helburuetariko bat Gaixotasun arraroen Estrategia Nazionalari begira, adierazle komunak sortzea da. Adierazleen inpaktua hobetzeko;  Euskal Autonomia Erkidego eremuan gauzatzen diren plan estrategiko sozio sanitarioetatik datozen  proposamen konkretuak  identifikatuko dira.

Adierazleak definitzeko 3 lan talde (parte hartzaileen kopurua 70 agente baino gorakoa izan zen) eratu ziren eta eremu hauek landu zituzten: 1) diagnostiko eta tratamenduetarako sarbidea izatea; 2) ikerketa eta 3) arreta ematea: zentroetan, zerbitzuetan eta erreferentziazko unitate nazional zein nazioartekoetan (CSUR eta ERNs). Taldeek burutako lanen ondorio gisa; adierazleak eta gomendioak batzen dituen txosten bat aurkeztu zen.

Espainian Gaixotasun arraroei dagokionez, adierazle bi (gizarte eta biomediko ikerketa) definitu dira. Definizio honek agerian utzi du; datuak kontsultatzeko, datuak sistematikoki jasotzeko edo datuak modu homogeneoan tratatzeko dauden zailtasunak. Txostenak aipatzen dituen gomendioen artean, guztiz beharrezkoa ikusten da erakunde bat edukitzea; informazioa jaso zein monitorizatzeko eta goian aipatu diren adierazleen jarraipena egiteko.

Diagnostiko eta tratamenduari dagokionez, EUROPLAN III Hitzaldian argi geratu da, diagnostiko eta tratamenduetara sartzeko dagoen ekitate falta. Lan taldearen iritziz,  guztiz beharrezkoa da lan protokoloak ezartzea.

III Hitzaldi hau, Europa mailan, Gaixotasun arraroen inguruan Plan Nazionalak Garatzeko proiektu baten barruan kokatzen da eta (EUROPLAN) du izena. Plan honen helburua politikak sustatzea eta gauzatzea da, Europar Batasuna osatzen duen estatu bakoitzak, Gaixotasun arraroei dagokionez, beraien estrategiak egitera bultzatzeko. EURORDIS deritzonaren lidergopean gauzatzen da herrialde bakoitzeko pazienteen Aliantza Nazionalarekin batera.

 Gai honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu EUROPLAN (2017ko azaroa) III Hitzaldiaren behin betiko txostena.