Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Autismoaren Espektroaren Nahastea komunikabideetan nola landu

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

“Confederación Autismo España”k  estilo-gidaliburu bat argitaratu du berriki, “Autismoaren Espektroaren Nahastea komunikabideetan nola landu” izenpean.

Dokumentua A. Einsteinen esaldi batekin hasten da “errazagoa da atomo bat desintegratzea aurreiritzi bat deuseztea baina”  dio esaldiak, eta gero komunikabideek aurreiritzi horiek deusezteko garaian duten garrantziaz hitz egiten du.

Confederación Autismo España (CAE) eta antzeko erakundeen helburua, gizartea  kolektibo honen errealitatearen eta beharren inguruan sentsibilizatzea da, beren gaitasun eta talentuak ezagutzera ematea. Horretarako ordea, ezinbestekoa da komunikabideen laguntza. Hauek dira gizarteari autismoa zer den ulertarazi diezaioketenak, eta desberdina den horrekiko iritzi sendo eta errespetuzko bat sustatu dezaketenak.

Lan hau errazago egiteko, CAEk kazetariei gida bat eskaini nahi die, autismoaren inguruko informazioak landu eta azaltzeko kriterioak bateratzea helburu duena.

Autismoaren Espektroaren Nahastearen  edo AENren inguruko azalpen orokor baten ostean, non AENa duten pertsonen ezaugarri eta gaitasunak azaltzen diren, besteak beste, dokumentuak  AENren inguruko berri bat lantzeko gakoak azaltzen ditu:

Aholku batzuk ematen dituzte, hala nola, pertsonari ahotsa ematea, fokua pertsonan jartzea eta ez autismoan, orokortasunetatik ihes egitea edo gai  negatibo bat bezala ez agertzea. Hau guztia ilustratzeko prentsan topatutako adibide errealak ere argitaratzen dituzte; osagarri modura.
AENren inguruko ideia oker edo faltsuekin amaitzen da atal hau.

Hurrengo atalean AENren zientzia-dibulgaziorako praktika egoki batzuk azaltzen dira, aholku eta gomendioekin.

Testuak ebidentzian oinarritzearen garrantziaz hitz egiten du, benetako ondorioez hitz egin ahal izateko “balioztatze eta inplementazioa”ak duen  garrantziaz, AENren inguruan dauden eta zabaldu behar ez diren gezurrez, eta aurreko atalean egin bezala adibide errealak azaltzen partekatzen ditu irakurlearekin.

AENren inguruan hitz egiteko erabiltzen den hizkuntza ere oso garrantzitsua da, horregatik hitz egin behar da hitz zuzen eta zehatzekin. Esate baterako, ez da berdina Autismoaren Espektroaren Nahastea duten pertsonez hitz egitea edo “autistez” hitz egitea, azken hau gutxiesgarria baita.

Pertsonen zein errealitate sozialaren hainean hitz egiteko hitz egoki batzuk aipatzen dira, erbili beharreko aditzak eta ekidin beharrekoak.

Irudi soziala ere oso garrantzitsua da, eta horregatik gomendatzen da AENa duten pertsonen inguruko irudi positibo eta erreal bat transmititzea, horrek kolektiboaren  barneratze eta partehartze soziala sustatzen baitu.

Azkenik, AENa duen pertsona bat elkarrizketatzean jarraitu beharreko hainbat jarraibide azaltzen dira. Elkarrizketaren aurretik (pertsonaren inguruan informatu, behar dituen laguntzak, galderak aurretik bidali,..) elkarrizketan bertan (lagunekin etortzen utzi, kontaktu fisikoa zaindu, erantzuteko denbora eman,..)

Gidaliburu osoa kontsultatu nahi baduzu, esteka honetan topatuko duzu.