Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adinberri kongresua. Zahartze osasuntsuaren erronkak eta aukerak Gipuzkoan

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitairoko taldea

Etorki

Azaroaren 22 eta 23an “Adinberri: Zahartze osasuntsuaren errokak eta aukerak gipuzkoan” kongresua ospatu zen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

Ekitaldia Markel Olanok, gipuzkoako ahaldun nagusiak,  ireki zuen  Adinberri fundazioaren (leiho berri batean irekitzen da) estrategiaren aurkezpenarekin. Estrategiaren ikuspegi hirukoitza azpimarratu zuen: Zahartze osasuntsuarena, ikuspuntu ekonomikoa eta berrikuntza soziala. Ikuspegi hirukoitz honek Gipuzkoaren berrikuntza-potentziala sustatzea du helburu, eta potentzial hori zahartze aktibo eta osasuntsu baten mesedetan erabiltzea.

Honela hasi zen bi eguneko kongresua, hitzaldi, tertulia eta eztabaidaz betetako kongresu bat; non 51 hizlarik parte hartu zuten. Profil, esperientzia eta jatorri ezberdineko 51 hizlari, 33 hitzaldi eta hiru mahai-ingurutan banatuta. Hauetan guztietan sei ideia entzun ahal izan genituen, behin eta berriz errepikatu zirenak eta parte hartzaile guztiek partekatzen zituztenak:

1.Bizi-ibilbideak pertsonen zahartzaroa baldintzatzen du.
Hori dela eta, oso garrantzitsua da bizitza osasuntsu bat izatea, zahartzaroa eta ahultasuna ahalik eta gehien atzeratzeko, esku-hartzea edo interbentzioa beharrean prebentzioa sustatzea. Honek guztiak gainera egonkortasunari mesede egiten dio, interbentzioaren kostuak prebentzioarenak baina askoz altuagoak baitira beti.

2. Irtenbide bakarra Ekosistema
Gero eta zaharragoa den gizarte honetan, bizi-itxaropena gora doan herri honetan, ezinbestekoa da elementu ezberdinak barneratuko dituen ekosistema bat sortzea: hirugarren sektorea, sistema soziosanitarioa, enpresak,                    administrazio publikoa, hezkuntza eta formazioa eta I+D+I agenteak. Hauek kontaktuan eta elkarlanean aritu behar dute zahartzaroa posible eta egonkorra izango bada.

3.Arreta pertsonalizatua zerbitzu pertsonalizatuak.
Zerbitzuak pertsonen beharretara moldatzeko beharra ikusi da, “adinekoak” talde homogeneo baten modura ikusteari utzi behar diogu. Hizlariek adinekoen etxebizitzak pertsonalizatzearen inguruan hitz egin zuten (inguru hotz edo ospitalario batetik “etxe” batera  pasatzea, etxebizitza eredu ezberdinak izatea), bakoitzaren gustu eta nahietara moldatutako jarduerak eskaintzea… honek guztiak zahartze prozesuan eragin positiboak izango ditu.

4. Zaintza informala presente egon zen kongresu osoan zehar, azken hamarkadetan familien egiturak aldatu dira, eta honek adinekoen zaintza bere isla du. Belaunaldi ezberdinak biltzen dituzten etxe eta familia-ereduak desagertzen ari dira, familiaz eta senitartekoen zaintzaz arduratzen ziren etxekoandreak, “kanpoko zaintzalea” edo “zaintzaile ez-profesionala” bezalako figurak agertu dira, kolektibo berriarekin batera lan baldintzekin lotutako arazoak… eta honekin lotutako gai bat:

5. Sistemaren Kongresutik bi eratako hizlariak pasa ziren, egonkortasuna posible ikusten dutenak eta kontrakoa pentsatzen dutenak, optimistak eta pesimistak; baina denek hiru elementuren garrantzia azpimarratu zuten: 

  1. Errentagarritasun ekonomikoa. Zahartzaroa posible izango bada, zahartzea sostengarria izango bada, ezinbestekoa da ekonomikoki errentagarri izatea; ez dadila gastu bat bakarrik izan, etekinak eman ditzakeen sektore berri bat baizik. Ezinbestekoa da beraz hain modan jarri den Silver Economy ezaguna aipatzea.
  2. Erronkak eta aukerak. Erronkak eta zailtasunak aukera bihurtzea da benetako erronka, beharrak berri hauek enpresentzako aukera berri bilakatu daitezela. FIK edo Vicomtechen kasuetan ikus genuen moduan.
  3. Irtenbide teknologikoak eta etxebizitzen egokitzapena, pertsonak beren etxebizitzetan ahalik eta denbora luzeenean egon daitezen, tutoretzapeko apartamentuetan, co-housing etxeetan, edo kongresuan zehar aurkeztu zituzten etxebizitza-ereduren batean. 

6. Aktibo ez daudenentzako zahartzaro aktiboa. Koldo Aulestia izan zen ideia hau mahai gainean jartzen lehena, eta asko atzetik etorri zirenak, mugikortasun murriztua duten pertsonek ere zahartzaro aktibo bat izateaz aritu ziren, bere kabuz mugitu ezin diren haiek zaindu eta mugitzea.

Kongresua mahai-inguru batekin amaitu zen, non  Markel Olano, gipuzkoako ahaldun nagusia, Jon Darpon, osasun sailburua eta Françoise Jeanson, Nouvelle Aquitanie-ko osasun eta zilar ekonomiaren sailburua beren “etorkizuneko ni” ari hizketan aritu ziren