Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

"Actas de coordinación Sociosanitaria" aldizkaria.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

CASER fundazioak 22.alea argitaratu du, euren artean oso ezberdinak diren artikuluak biltzen dituen ale bat. Badute puntu amankomun bat halere: Autonomia pertsonalaren sustapenaren, osasunaren, inklusioaren  eta ongizate sozialaern inguruko jakituria zabaltzea dute helburu.

Ale honi hasiera ematen dion testua Espainian arreta soziosanitarioak bizi duen egoera orokorraren inguruko ikerketa bat da, Autonomi Erkidego ezberdinek gai honen inguruan emandako pausuak aztertzen dituena.

Extremaduran zentratzen da gero, bertan aurrera eraman diren ekintzak aztertzeko, desgaitasun intelektualaren eta Osasun Mentaladen Akzio Planean biltzen diren ekintzak.

Diaz Jimenez eta Diaz Velazquez irakasleek  desgaitasuna duten pertsonek jasotzen duten arreta sozial eta sanitarioari buruzko ikerketa bat azaltzen dute hurrengo artikuluan; ongizate sistemen integrazio egoki  baten onurak nabarituko bailituzke kolektibo honek.

Behar bereziak dituztenekin jarraituz, Fibromialgia eta  Fatiga Crónica delako sindromea sufritzen duten eta landa guneetan bizi diren pertsonen inguruan hitz egiten du hurrengo testuak.

Lehenbizikoz Gazte ikertzaileak atala irakurri ahal izango dugu ale honetan; non 3 emakume ikertzaile gaztek beren lanak aurkeztuko dizkiguten.

Amaitzeko Pilar Rodriguez Rodriguezen elkarrizketa, arreta goiztiarraren ikerketa eta sustapenean erreferente den emakumearekin.

Aldizkari osoa eskuragarri duzu portaleko “dokumentazioa” atalean, lotura honetan klik eginda.