Osasun Saila / Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2017/06/07

Ezagutu 2013-2016ko arreta soziosanitarioko lerro estrategikoen ebaluazioa

Soziosanitario taldea

2013-2016ko estrategia soziosanitarioaren indarraldia amaitzean, 2013-2016ko arreta soziosanitarioko lerro estrategikoak ebaluatu ziren, eta, ateratarako emaitzekin, jarraian aurkeztuko den txostena egin zen.

Txostenak gardentasunaren isla eta beharrizan soziosanitarioak dituzten pertsonen arretan inplikatutako profesionalen nahiz hiritar guztien informazio-iturri izan nahi du.

Aipatu agiriaren lehenengo zatian, 5 lerro estrategikoetako bakoitzean egindako proiektu eta ekintzen garapen-mailaren azterketa kuantitatiboa egin da. Horretarako, garatutako 19 proiektuetako bakoitzaren helburuak, partaideak, mugarriak, eraginak, oztopoak eta erraztasunak islatu dira. Bigarren zatian, Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldearen pertzepzioetan oinarritutako azterketa kualitatiboa ageri da, aldi horretan zehar egindako lanetik ateratako ikaskuntza nagusiak jasota. Azkenik, ondorio nagusiak nabarmenduta ageri dira.