Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Sasoiko lana Euskadin

EAEko nekazaritzako ustiategiek nekazaritza kanpaina jakin batzuetarako sasoiko langileak kontratatzeko beharra izaten dute, gehienetan beste herrialde batzuetako etorkinak edo baita Europar Batasuneko herritarrak ere, eta pertsona horiek Euskadin egingo duten egonaldian bizitzeko baldintza duinak izango dituztela bermatzeko premia sortzen da.

Eusko Legebiltzarrak 2002ko abenduaren 12ko osoko bilkuran eskatu zion Eusko Jaurlaritzari sasoiko langileen arretarako Plan Integrala egiteko eta Plan horren estrategiak modu koordinatuan garatzeko Erakundeen arteko Mahaia sortzeko.

Modu horretan, EAEko Sasoikako Lanaren Erakundeen arteko Mahaiak 2004ko ekainaren 30ean egin eta onartu zuen 2004-2007 epealdirako Sasoikako Lanaren Arretarako I. Plan Integrala.

Gaur egun indarrean dagoena 2017-2020 epealdirako IV. Plan Integrala da eta hiru zati nagusi ditu: (1) kontratazio-baldintzak hobetzea, (2) bizitokiak eta (3) sasoikako langileei loturiko adingabeen arreta.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagozkio EAEko Sasoikako Lanaren Erakundeen arteko Mahaiaren lehendakari-lanak, Mahai horren jardueren koordinazioa, ostatuen arloko jarduerak garatzea eta gauzatzea, eta baita ostatu horien Erregistroa kudeatzea eta mantentzea ere.

Azken aldaketako data: