URRUZUNOTARRAK GEHITUZ 2015-2016

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean literatura-sorkuntza lana sustatu nahi du haien ikaskuntza-prozesuan. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten.

Nori Zuzendua

Ekimen honetan 2015-2016 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.

Ikasle horien artean bi kategoria bereiziko dira:

  • B gazteak (DBHko 3. eta 4. mailak) eta
  • A gazteak (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

Araudia

Parte hartzeko oinarri-arauak (PDF, 89 KB)


Harremanak norekin

Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Erantsi beharreko agiriak

Egileak lanaren paperezko alea eta CDa aurkeztu behar ditu (CDan idazlana pdf eta word formatuetan aurkeztuko ditu). Lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira soil-soilik, dena ere letra larriz. Egilearen izen-abizenak ez dira agertuko lehen orrialde horretan. Lanarekin batera, gutun-azal itxi batean, parte-hartze orria (PDF, 1 MB) behar bezala beteta bidali behar da (II. eranskina). Gutun-azalaren kanpoaldean, egilearen izengoitia idatziko da.

Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa:

  • B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko hizkiarekin).
  • A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko hizkiarekin).

Poesia:

  • B kategoria: gutxienez 50 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).
  • A kategoria: gutxienez 75 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

Diru sariak

Saritutako lanen egileek bost eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori. Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2016/01/13-2016/02/29


Eskabideak aurkezteko lekua

Idazlana, dagokion CDa eta parte hartzeko orria bidaltzeko epea 2016ko urtarrilaren 13tik otsailaren 29ra artekoa da (biak barne). Eskabideak helbide honetara zuzendu behar dira: Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskara Zerbitzua (NOLEGA atala, URRUZUNOTARRAK GEHITUZ), Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz. Bestela, epe horren barruan ZUZENEAN Zerbitzuaren edozein egoitzatan aurkeztu daitezke lanak: Bilbo (Gran Via, 85-48001); Donostia (Andia, 13 – 20003); Gasteiz (Ramiro de Maeztu, 10 behea – 01008), edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetara ere eraman ahal izango dira.

Tramiteen deskripzioa

--


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntzako sailburuordeak idazlanak aztertu eta sariak nori eman proposatzeko epaimahaia izendatuko du.


Ebazteko epea

Epaimahaiak lan hoberenak zeintzuk diren erabaki eta hilabeteko epean bikaintasun-aipamen hori merezi dutenei berariaz jakinaraziko zaie, etxean jasoko duten kartaren bidez, irabazle izan direla.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Parte-hartze orria (PDF, 1 MB)

Bestelako Agiriak

--


Oharrak

--

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

13/01/2016