Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da 2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria ematea, zeinaren bitartez publikoki saritzen diren lagunkoitasunari begira berritzaileak eta eraginkorrak diren jardunbideak garatzen dituzten eta zahartzen ari diren pertsonei begira ingurune erraztaileak sortzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Horretarako, lagunkoitasuntzat jotzen da hiri-ingurune integratzaile eta irisgarria osatzen saiatzen den faktorea, zahartze aktiboa sustatzen duena adinekoen osasun-, parte-hartze eta segurtasun-aukeren optimizazioaren bidez. Horrela, pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzen da bizitza sozialeko alor guztietan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000 euros

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Betekizunak

  • Jardunbideek bete beharreko baldintzak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1089401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak