2018ko Kontsumo Sariak

[2018 Kontsumo sariak]

Deskribapena


Xedea

Kontsumoko Sariak Euskadin sariak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, kontsumo alorreko agenteek eta kontsumo arduratsuarekin lotutako entitateek egiten duten ahalegina
aitortuz, bakoitza bere jarduera-esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile arduratsuak era eraginkorrean lortzeko eta haien eskubideen defentsa egokia bermatzeko.

Emandako sariekin ez da diru kopururik jasoko.

Sarien kategoriak

Bi sari emango dira; horietak bakoitza ondorengo kategoriarekin edo jarduera-esparruarekin lotuta:

a) Kontsumitzailearen babes handiago bat lortzeko eta kontsumitzaile arduratsua izan dadin horienprestakuntzara bideratutako jarduerak

b) Ibilbide profesionala: Ibilbide luzea izateagatik nabarmendu diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile arduratsuen prestakuntzan eta horiek babesteko lagundu duten edo  laguntzen duten pertsonak edo kolektiboak saritzea

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileen babesaren arloan ibilbide profesional luzea egin duten pertsonak eta/edo taldeak.

Kontsumitzaileen eskubideen defentsaren eta babesaren alorrean lan egiten duten edo kontsumo arduratsuaren alde jarduten duten erakunde publiko eta pribatu, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak.

Betekizunak

  • Memoria

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Egoitza Nagusia

  • Zerbitzu Orokorren Unitatea
  • Santiago Hiribidea 11. 01002 Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 06 21 44
  • Faxa: 945 06 21 41
  • Helbide elektronikoa: kontsumobide@kontsumobide.eus

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara

Kodea(k)

  • Kontsumoko Sariak Euskadin 2018 : 1076101

Kodea

1076101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabeteko epean ebatziko du, hautagaitzak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.