Euskadi Literatura Sariak Gaztelaniazko saiakera 2018

[Euskadi Sariak]

Deskribapena


Xedea

Euskadi literatura-sariak, haien zazpi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea.

  • Euskarazko literatura.
  • Gaztelaniazko literatura.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura.
  • Euskarazko literatura itzulpena.
  • Literatura-lanaren ilustrazioa.
  • Euskarazko saiakera.
  • Gaztelaniazko saiakera.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000

Prestazio ekonomikoa

Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.

Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean (beti ere 2019ko abenduaren 31 baino lehen).

Lan baten egilea bat baino gehiago denean, eta besterik ez bada lanean azaltzen, ulertuko da haien parte-hartzearen proportzioa berdina dela, eta beraz, sariaren diru-kopurua zati berdinetan banatuko da haien artean. Kasu hauetan egileek «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jasoko dute.

Ordainketa-modua:

1.-Saria ematen duen Agindua hartutakoan, gehienez hiru hilabeteko epean sariaren ordainketa egingo da. Aurretik saridunek onartu egin beharko dute saria. Horretarako hamar eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, saridunek ez badiote sariari berariaz eta idatziz uko egiten, saria onartu egiten dutela ulertuko da.

2.-Saritutako lanaren egileari (itzulpenaren modalitatean izan ezik) bere lana jatorrizko hizkuntza ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua egite aldera eman beharreko diru-kopurua, kontratua sinatu dela Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan egiaztatu ondoren ordainduko da (beti ere hurrengo urteko ekitalditik aurrera). Horretarako, kontratuaren kopia bidali beharko da 2019ko abenduaren 31 baino lehen.

3.-Bestalde, saritutako lanaren egileak berak aukeratutako hizkuntzara itzulitako eta argitaratutako lan horren bi ale bidali beharko ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, editatu eta, gehienez, hilabeteko epean, beti ere 2020ko abenduaren 31 baino lehenago.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Modalitate bakoitzeko epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sari modalitate bakoitzeko hautagaiak.

Eskakizunak:

  • Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustraturako lanek izan ahaldo dute. Lan horiek lehen aldiz 2017. urtean argitaratuak izan beharko dute.
  • Sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten, edo epaimahaiek saria jasotzeko proposatuak izan diren idazle, itzultzaile edo ilustratzeileen lanak alde batera utziko dira.
  • Modalitate honetan egile guztiek hauetako baldintza bat gutxienez bete beharko dute:

  • Ezin izango dute sari hauetan parte hartu, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek barne.
  • Bakarrik lanaren parte grafikoa Ilustrazio modalitatean aurkezen bada, eta idatzizkoa beste modalitate batean, aurkeztu ahal izango da lan bera sarietako bi modalitatetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0128107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Modalitate bakoitzeko epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sari modalitate bakoitzeko hautagaiak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Beste tramite batzuk