"Ignacio Ellacuría" Saria

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia


Egitura atal kudeatzailea

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza


Xedea

Helburua honako hau da: garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria arautzea, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzeko, euskal gizartea eta nazioarteko gizarte sentsibilizatze aldera.

Nori Zuzendua

Dekretu honek arautzen duen saria eskuratu ahal izango dute honako atal hauetariko batean bildutako zirkunstantziak betetzen dituzten erakundeek, ekimenek edo pertsona fisikoek:

- Euskal lankidetzarekin harremanen bat duten, eta beren komunitateen garapenaren alde ekarpen esanguratsua eta nabarmena egin duten irabazi-asmorik gabeko herrialde pobretuetako toki-erakundeak.

- Irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen ekimenak, ahal bada erakundeen partzuergo batek bultzatutakoak, eta Hegoaldeko herrien garapenean eta/edo justizian oinarritutako nazioarteko harremanetan ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin dutenak. Kasu honetan, ekimena sustatu duen erakundeari edo erakundeei emango zaie saria.

- Euskal jatorriko pertsona fisikoak, pobretutako herrien garapenaren alde egindako elkartasun-lanarengatik nabarmendu direnak.

- Herrien justiziaren eta garapenaren alde ekarpen esanguratsu eta nabarmena egin duten eta horregatik euskal lankidetzarako eredu gisa hartzen diren pertsona fisikoak, nazioarteko eremukoak.

Araudia

189/2008 DEKRETUA, azaroaren 18koa, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duena.


Harremanak norekin

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa,2,01007, Vitoria-Gasteiz

Tfno: 945018087

Erantsi beharreko agiriak

Eskaera agiria


Diru sariak

Oroitzapenezko arte-lan batek eta 15.500 euro gordinek osatzen dute saria. Zenbateko horri,

dagokion zerga-atxikipena egingo zaio.

Eskabideak Aurkezteko Epea

II. eranskinean jasota dagoen eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.


Eskabideak aurkezteko lekua

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentian  edo honako posta elektroniko honetara bidaliz: agencia@elankidetza.eus

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaia.

1.- Epaimahaiak aurkezten diren hautagai-zerrendak aztertu eta saria emateko proposamen bat egingo du, eta honako hauek osatuko dute: Eusko Jaurlaritzaren eta beste euskal erakunde batzuen ordezkariak, Euskadiko GKEen koordinakundea, eta euskal lankidetzan aitortutako ospea duten pertsonak. Epaimahaiaren osaerak kontuan hartu beharko du emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikulua, eta Sariaren deialdirako Aginduan finkatuko da.

2.- Epaimahaiak gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak, eta berdinketa gertatzen bada, presidenteak kalitatezko botoa baliatuko du.

3.- Arau honetan xedatzen ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoei buruz jasotako araudiari jarraituko zaio.

Esleitzeko irizpideak.

1.- Esleipen-proposamena emateko hausnarketetan, epaimahaiak honako irizpide hauek aplikatuko ditu:

  •  Erakundeak, ekimenak edo pertsonak inplikaturiko komunitateen giza garapenean egindako ekarpenaren garrantzia.
  •  Erakundeak, ekimenak edo pertsonak egindako lanaren luzapena eta sendotzea.
  •  Erakundearen, ekimenaren edo pertsonaren sentsibilizazio-irismena euskal gizartean eta, hala badagokio, nazioarteko gizartean.

2.- Epaimahaiak irizpideak interpretatuko ditu, garapen-lankidetzarako otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 3. artikuluan ezarritako lankidetza-politikaren orientazio-printzipioen arabera.

3.- Oro har, Epaimahaiak saria aurkeztutako hautagai bakar baten alde esleitzea proposatuko du. Hala ere, salbuespen gisa, Epaimahaiak honako hau proposatu ahal izango du:

  • Saria ex aequo hautagai bati baino gehiagori esleitzea; Epaimahaiak hori egiteko arrazoi bereziak azaldu beharko ditu. Kasu honetan, sariaren zuzkidura ekonomikoa saritutako hautagaien artean banatuko da erdibana.
  • Saria esleitzeke uztea, epaimahaiaren ustez behar adina meritu ziurtatzen dituzten hautagaiak aurkeztu ez direlako.

Saria ematea.

Garapenerako lankidetzako sail eskudunak horretarako deitutako ekitaldi publiko batean emango da saria.


Egitura Atal Ebazlea

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia


Ebazteko epea

2 hilabete gutxi gora behera

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera (PDF, 4 KB)

Bestelako Agiriak

Bere hautagaia babesteko entitatea egokia kontuan hartzen duenak.


Oharrak

Garapen Lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» Sarian parte hartzeak saria arautzen duten oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

16/10/2015