Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Saregileak, itsasoko emakumeak

Emakume gehien biltzen dituen azpisektorea da. Haien presentzia desberdina eta berezitua da Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan. Bizkaian, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuetan dauden ezarrita, eta Gipuzkoan, berriz, Getaria, Orio eta Hondarribiko portuetan.

Ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea da, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten. Lana agerian egiten dute, gure kostaldeko portu askotan. Saregileek funtsezko lana egiten dute arrantzontziek arrantzan egiteko behar duten antolaketa prozesuan.

Lanbide hori Kantauriko komunitateen tradizio soziokulturalaren erakusgarri bizia eta erakargarri turistiko ukaezina da, eta ez da inoiz aitortu, ezta bere neurrian ordaindu ere. Saregileen lan egoerak, lan baldintzek edo jarduera gogorraren berezko lan gaixotasunek, bidea egiteke dute oraindik, legeztatuak eta aitortuak izateko.

Emakume asko aritu dira mendetan zehar, kaian bertan eta behartutako posturetan eta aire zabalean lan eginez, arrantzontzietan artisautzako arrantzan, batez ere inguraketako arrantzan, erabiltzen diren aparailuak egiten edo konpontzen. Emakumeen lanbidea da nabarmenki, marjinala kasu askotan, ezezaguna herritar askorentzat eta laneko legeriarako ikusezina zenbait alderditan.

Izan ere, eta jarduerarekin zerikusia duten beste emakume talde batzuetan, esaterako Galiziako emakume itsaskilarien kolektiboan, aurrerapenak gertatu diren eta gertatzen ari diren arren, saregileen baldintza soziolaboralak ez dira aldatu oso aspalditik. Gaur egun, kolektiboak ez du kategoria profesional espezifikorik Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren barruan, eta ez du, ezta ere, aratutako titulaziorik. Hori bai, errentagarritasun urria dute jardueran eta, aurrekoaren ondorioz, belaunaldi berrien falta dute.

 

Harremanetarako:

Maite Burgoa

Iñaki Deuna, 19. 48700 Ondarroa

burgoamaite@gmail.com | 666 40 83 80

 

Rederas

Azken aldaketako data:  2016/02/19