Segurtasun Saila

Salerosgai Arriskutsuen Garraioa

Errepideez eta Trenbideez Salerosgai Arriskutsuak Garraiatzeak Dakarren Arriskua dela- eta Sor Daitezkeen Larrialdiei Aurre Egiteko Plan BereziaEuskal Autonomia Erkidegoko egoera geografikoagatik (penintsula eta Europaren arteko lotura), bertako portuek eta industriek (salgai arriskutsuak sortu edo kontsumitu egiten dituzten 170 enpresa baino gehiago) trafiko bolumen handia sortzen dute: erkidegoko errepideetatik 6 milioi tonakoa eta trenbidez, gehien bat ADIF azpiegituraren bidez, 400.000 tonakoa. Salgai arriskutsuak garraiatzeari muga ugari jartzen bazaizkio ere, horrelako garraiatze kopurua handia da, eta ondorioz, ezin da ekidin gorabeherak gertatzea. Gure Autonomia Erkidegoan urtean 150-200 gorabehera inguru gertatzen dira, baina gertaeren %95ean, salgaiek eta edukiontziek ez dute zuzenean gorabeherarekin zerikusirik izaten.

Istripu horietan guztietan, erkidego honetako larrialdi zerbitzu arruntek arin eta eraginkortasunez konpondu dute sortutako egoera, eta ezin esan daiteke istripuak berak sortutako galerez gain, besterik egon denik.

Larrialdi Plan hau, Errepidez eta Trenbidez Salgai Arriskutsuak Garraiatzeak dakarren arriskua dela eta, Babes Zibila Planifikatzeko Oinarrizko Jarraibidea kontuan hartuta egin da. Istripuaren larritasuna dela eta, larrialdi zerbitzu arruntak eskas geratzen direnetan plana erantzuna egokitzen saiatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan salgai arriskutsuak errepidez edo trenbidez garraiatzean istripu larriak gertatzen badira, horiei aurre egiten parte hartzen duten zerbitzu eta agintarien jardunbideak definitu eta antolatzea da plan honen helburua.

Errepideez eta Trenbideez Salerosgai Arriskutsuak Garraiatzeak Dakarren Arriskua dela- eta Sor Daitezkeen Larrialdiei Aurre Egiteko Plan Berezia (PDF, 3.17 MB) (2001/07/30eko Gobernu Kontseiluak onetsi du)

Desgaitasuna duten pertsonak

2021eko martxoan, Plana aldatu zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta larrialdien aurrean egoera bereziki ahulean dauden beste kolektibo batzuentzako arreta hobetzeko, babes zibileko plangintzaren oinarrizko gidalerroen eta babes zibileko estatu-planen aldaketari bat etorriz.

EAEko Salerosgai Arriskutsuen Garraiorako Larrialdi Plan Bereziaren Aldaketak (PDF, 663 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 22ko 8/2021 Ebazpenaren bidez aldatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat larrialdi-plan berezien aldaketak baimentzeko akordioa argitaratzea xedatzen da.

Azken aldaketako data: