Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana

Helburuak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana euskal herri-aginteen jarduera zuzentzeko dokumentua da, legegintzaldi honetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan aurrera egiteko. Alde horretatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio esku hartzeko estrategiak definitzea, berdintasun-politikak gauzatzeko bere eskumen-esparruan, dela zuzendaritzetan, dela erakunde autonomoetan, dela sozietate publikoetan edota atxikitako erakundeetan.

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planak eduki hauek ditu:

Lehenik eta behin, gobernu-programaren barruko konpromisoak laburbilduko dira, eta legegintzaldi-plangintza honen bidez sustatuko diren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako konpromisoak zehaztuko dira.

Bigarrenik, VII. planaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskumenekoak diren programak eta helburuak azalduko dira.

Hirugarrenik, Sailaren plangintza estrategikoa azalduko da, xehe-xehe. Horretarako, gobernu onarekin eta Sailak esku hartzen duen eremuekin lotutako alderdi garrantzitsuen laburpen bat egingo da. Ondoren, XI. legegintzaldirako helburuak zerrendatuko dira.

Eta, azkenik, berdintasunerako urteko plangintzari erreferentzia egiten dion plana kudeatzeko sistema deskribatuko da, legegintzaldiko lehentasunetan, berdintasunerako egituretan eta jarraipen-, komunikazio- eta aurrekontu-sistemetan oinarrituko dena.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia