Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

[54] - Sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PES 2018-2020) eta Sailaren diru-laguntzen Urteko Plana (PAS 2018)

Helburuak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 epealdiko DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAk (PES 2018-2020) Sailak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdiak biltzen ditu ondorengo jardun-arloetan: jarduera fisikoa eta kirola, kultura, eta hizkuntza politika. Halaber, Plan orokorra eta osoa da, Sailaren Administrazio Publiko guztia hartzen baitu, hots, Administrazio Orokorra (Saileko Zuzendaritzak), Administrazio instituzionala (HABE erakunde autonomiaduna eta ETXEPARE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) eta BASQUE TEAM Fundazioa.

Izaera programatikoa duen Plan Estrategiko hau Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez , gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018ko DIRU-LAGUNTZEN URTEKO PLANAk (PAS 2018) 2018. urtean argitaratuko diren diru-laguntza deialdi guztien zerrenda biltzen du, baita deialdi bakoitzera bideratuko den kreditu-zuzkidura ere.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

2018-2020