2018ko Segurtasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera, diru-laguntzak proposatzen dituzten administrazio publikoetako erakundeek edo beste edozein erakundek, aldez aurretik, diru-laguntzen plan estrategiko batean zehaztu beharko dituzte berau aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, baita horiek lortzeko epea, aurreikusten diren kostuak eta haiek finantzatzeko iturriak ere; betiere, aurrekontu-egonkortasunaren helburuak beteko direla bermatuta.

Horrez gain, zehazten du lortu nahi diren helburuek merkatuari eragiten diotenean argi eta garbi identifikatutako akatsak zuzentzera bideratu behar dela, eta haren ondorioek ahalik eta distortsio txikiena eragin behar dutela. Lege horrek aipatzen duen diru-laguntzen kudeaketa egiteko, printzipio hauei jarraituko zaie:

  1. Publikotasuna, gardentasuna, aldiberekotasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.
  2. Eman duen Administrazioak finkatutako helburuak lortzean izandako efikazia.
  3. Baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko eraginkortasuna. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alorrean, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/2015 Zirkularrak, Diru-laguntzen Plan Estrategikoak egiteari buruzkoak, hainbat jarraibide eman ditu, horiek ezinbestean egin daitezela. Segurtasun Sailak jarduten du Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren

Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, esleitutako eremuetako esparruan.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/2015 Zirkularrean ezarritakoari jarraituz, Segurtasun Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu beharra dago.

Hori dela eta, hona hemen Segurtasun Sailaren 2018ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa. lehenik eta behin adierazi behar da plana programatikoa dela, bere generoko beste planen moduan, eta beraz, edukiak ez duela ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen. Planaren eraginkortasuna abiarazten diren diru-laguntza ildoen baldintzapekoa izango da eta hori, beste alderdi batzuen artean, ekitaldi bakoitzean dagoen aurrekontuaren araberakoa izango da.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Abenduaren 22ko 5/2017 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, diru-laguntza izendun batzuk jasotzen ditu, eta beraz, ez dira plangintza honen helburu, Eusko Legebiltzarrak helburu zehatz baterako berariaz onartu baititu:

  • Aesleme eta AXA Seguros-ekin hitzarmena, mugikortasun segururako heziketari buruzkoa: 24.000 euro.
  • STOP accidentes elkartearekin hitzarmena: 25.000 euro.
  • Gurutze Gorria: 453.600 euro.
  • DYA: 137.000 euro.
  • Laguntza-txakurren taldea: 36.000 euro.
  • Espeleologiako euskal federazioa: 15.000 euro.
  • Euskal mendizale federazioa: 25.000 euro.

Horiekin batera, aurrekontuetan badira diru-laguntza bidezko teknikaren bidez ekimenak egiteko baliabideak.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoentzako diru-laguntzak, funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko: 4.536.000 euro.
  • Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan 2018. urtean parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako diru-laguntzak: 20.000 euro.

Halaber, «larrialdiei aurre egiteko» programan badago «Larrialdi-egoeretarako udalei diru-laguntzak» emateko partida bat, handitu daitekeena, haren izaeragatik beragatik aurretik planifikatu ezin dena, ustekabeko larrialdietatik eratorritako egoerei erantzuten baitie.

Azken aldaketako data: