11. 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plan - EEP 2020

Helburuak

Euskadiko 2020 Erakundearteko Ekintzailetza Planak EAEko eragile publiko nagusiek ekintzailetza sustatzeko duten konpromisoa aurkezten du, eta erakundearteko, sailarteko eta lankidetza publiko-pribatuko esparru batean landu da.

Tankera honetako bigarren plana da, Ekintzailetza Jarduera Laguntzeko 2013-2016 Erakundearteko Planaren ondoren (PIAAE), non, inplikatutako administrazio nagusien baterako lanari esker, euskal ekintzailetzaren ikuspegi integrala jaso baitzen estreinakoz.

2020 EEPren helburu nagusia da ekintzailetza integralki babestea, gero eta proiektu, enpresa eta enplegu berri, lehiakor eta sostengarri gehiago sor eta haz daitezen, batez ere etorkizun oparoko sektoreetan, Euskadi ekonomikoki eta sozialki eraldatzeko aro berri bat sor dadin.

Helburu estrategikoak:

  • Ekintzailetzaren kultura eta balioak gizarteko maila guztietan eta bizitzaren etapa guztietan sustatzea, herritarrek ekintzailetzaz daukaten kontzientzia –etorkizunerako aukera erakargarri gisa– positiboa dela ziurtatuz.
  • Giza kapital ekintzailearen trebakuntza indartzea, bereziki hezkuntzaren etapa guztietan, eta kapital horren erakarpen, mugikortasun, interakzio eta ekintzailetzarako aukera berriekiko konexioaren alde egitea.
  • “Arrantzategi” eta iturri desberdinetan sortutako ideia eta egitasmo berrien kalitatea eta masa kritikoa handitzea, kolektibo ekintzaile bakoitzaren behar espezifikoei erantzunez.
  • Sortu, abiatu, hazi eta sendotzeko potentziala daukaten proiektuei finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko aukerak ematea.
  • Ekintzailetza proiektuei, bereziki etorkizuneko RIS3 sektoreetan potentzial handia daukatenei, merkatuan sartu eta “lehen bezeroak” eskuratzeko aukerak ematea.
  • Erakundearteko koordinazioaren eta lankidetzaren bitartez, eta lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, dauden prozesu, programa eta laguntza zerbitzuak herritar ekintzaileen beharretara egokitzea.
  • Tresna fiskalak eta arau arlokoak eguneratzea, zeregin ekintzaileari hesiak kentzeko, Euskal Autonomia Erkidegoa erreferentzia gisa jartzeko zerga eta arau arloen garapenean.
  • Proiektu berriak sortzen, umotzen, hazten eta sendotzen lagunduko duten azpiegitura adimendunak edukitzea.
  • Herritarren artean eta estatuko nahiz nazioarteko beste ingurune batzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoa “ekintzailetzarako leku on” gisa posizionatzea, gero eta osoagoa, aktiboagoa, sinergikoagoa eta ezagunagoa den babes ekosistema batekin.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Jarduera arloak: Lehen aipatutako helburuen arabera, ekintzailetzaren esparruan lehentasunezko bederatzi jarduera arlo identifikatu dira, honela zehaztuta:

  • Ekintzailetzaren kultura eta balioak: Gizartean ekintzailetzaren aldeko kontzientzia positiboa sortzera zuzendutako jarduera ildoak hartzen ditu, etorkizuneko aukera erakargarri moduan.
  • Giza kapitalaren trebakuntza eta konexioa: Arlo honetan giza kapital ekintzailea eta trebatua sortzeko jarduerak jasotzen dira, kapital horren erakarpen, kontratazio, mugikortasun, interakzio eta ekintzailetzarako aukera berriekiko konexioaren alde egiteko.
  • Ekintzailetza iturri eta ideiak: Egitasmo ekintzaile berri bar sortzeko hasierako urratsak hartzen ditu, kolektibo ekintzaile bakoitzaren behar espezifikoei erantzunez.
  • Finantzaketa eta Inbertsioa: Pertsona eta proiektu ekintzaileei finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko aukerak eman nahi dizkie, sortu, abiatu, hazi eta sendotzen laguntzeko.
  • Merkaturako sarbidea: Lehen urratsetan merkatura sartzen eta “lehen bezeroak” bilatzen laguntzeko ekintzak sartzen dira.
  • Prozesuak, zerbitzuak eta laguntza programak: Ekintzailetza beharrak babesteko ahalegin publiko-pribatua hartzen du kontuan, dauden laguntza programa eta zerbitzuak egokituz eta eskainiz.
  • Fiskalitatea eta araudi erraztailea: Araudia eta zergak eguneratzeko ahaleginak hartzen ditu, Euskadin jarduera ekintzaileak dituen oztopoak kentzeko.
  • Azpiegitura adimendunak: Euskadin azpiegitura “adimendun” bat edukitzeko ekintzak hartzen ditu, proiektu berri baten etapa desberdinetan laguntzeko.
  • Posizionamendua eta ekosistema indartzea: Arlo honek Euskadi ekintzailetzarako ekosistema industrial-teknologiko erakargarri moduan sustatzeko, euskal ekosistema nazioartean konektatzeko eta ekosistemaren gobernantza sendotzeko ahaleginak hartzen ditu.

Aurrekontua: Planaren aurrekontuak, XI. Legegintzaldi osora estrapolatua (2017-2020), guztira gutxi gorabehera 295 milioi € jartzea eragingo du (72 2017an, 73 2018an, 75 2019an, 75 2020an).

Denborazko konpromisoa

2020 EEPk 4 urteko iraupena du (2017 – 2020).

Planeko kudeaketa organoak

2020 EEP kudeatzeko eta jarraipena egiteko organo hauek daude:

  • Ekintzailetzaren Erakundearteko Mahaia (politiko-teknikoa).
  • ­Gaikako Lantaldeak.
  • ­Idazkaritza Teknikoa.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Urtero Gauzatzearen Balantzearen Txostena aurkezten zaio Jaurlaritzari, egitasmoen betetze mailari buruz.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazio data:
Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: