08. Nekazaritza Sektoreari laguntzeko Plan integrala (2014-2020 Aldirako Landa Garapenerako Programa)

Helburuak

2014-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa berria osatzea, aurreko programaren indarraldia behin iraungita (2007-2013 aldirakoa).

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Programa osatzeko kontuan hartu da 1305/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003ko abenduaren 17koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa-garapena laguntzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.

2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez egituratzen da Nekazaritza Politika Bateratuaren finantza-laguntza, aldi horretan Euskadiko landa eremuan sustatu beharreko jarduerei eta neurriei dagokienez.

Euskadiko Landa Garapenerako Plana, beraz, gure landa-ingurumena osatzen duten agenteei (nekazariak, basoginak, kooperatibak eta nekazarien industriak, udalak eta abar) laguntzeko finantza-tresna DA, Bruselaren (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta euskal instituzioek (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) egindako aurrekontu-ekarpenen artean finantzatua.

Ildo horretatik, LGP euskal erakundeek euskal landa-ingurunean egin nahi diren politikak bultzatzeko eta laguntzeko duten funtsezko tresna bat da.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak osatu du 2015-2020 aldirako LGP, erakundeetako eta sektoreetako ordezkariek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, elkarte profesionalak, emakume-kolektiboen ordezkariak, nekazaritzako kooperatibak, sektore-elkarteak, landa garapenerako elkarteak, ingurumeneko elkarteak, etab.) parte hartu duten prozesuaren ondotik.

Euskadiko LGP honako hauetatik sortutako lehentasunezko beharren inguruan egituratuko da: gure landa-ingurunea osatzen duten arloen egoera-diagnostikoa, aurre egin beharreko helburu eta ildo estrategikoak, eta, azkenik, ezarri beharreko neurriak eta jarduerak –dagokien diru-esleipenarekin–.

Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 26an onartu zuen 2014-2020 aldirako LGP.

Denborazko konpromisoa

2014-2020

Planeko kudeaketa organoak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

 2014-2020 aldirako LPGren 11. atalean, programan aurreikusitako adierazle-plana zehazten da.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: