Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Energia eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzak %
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Ingurumen kontzientziazioa
DEFINIZIOA:
Udaleko eraikin kopuru osoaren artean energia eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzen portzentaia.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalplan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Saila

CADEM, Energiaren Euskal Erakundearen mendeko erakundea (EEE)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria jaulkitzen du, hots, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) mendeko erakunde publikoak. Eraikin batek erakusten duen kalitate energetikoari egiten zaion aitortza batetaz ari gara (1993tik hautazkoa da Euskal Autonomia erkidegoan), berau nola diseinuan, hala eraikitzerako garaian erakutsia izan daitekeelarik.

Etxebizitzen Ziurtagiri Energetikoa esleitzearen xedea, etxebizitzen sektorean erosotasun eta energia aurrezpen handiagoa sustatzea da, horretarako eraikinen kalitatea energiaren ikuspegitik aztertzen delarik. Eraiki berri diren etxebizitzei zuzentzen zaie bereziki eta baita eraikin zaharren birgaitze planei edo egitasmoei ere. Ziurtagiri hau eskuratzeak, eraikin horretan energia behar bezala erabiltzen dela bermatzen du, ahal bezainbeste aurreztuz eta erosotasun maila altuaz gozatzeko aukera eskainiz.

Hona zer balioesten duen ziurtagiriak:

-Itxituren isolamendu termikoa

-Zubi termikoak

-Eguzki irabazi pasiboak eta aktiboak

-Aire iragazketak

-Berokuntza eta garbiketarako ur bero sistemak

-Erregulazio eta kontrol sistemak

Kontuan izan beharreko bestelako gaiak:

-2001eko ekainaren 14ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialaren (EHAO) 113. zk.a: "3 izar edo gehiago dituzten hotel establezimenduek emandako Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiriaren kopia erakutsi beharko dute".

-Zenbait udaletxek beraien sustapenetan bete beharreko eskakizuntzat dute Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiria.

-Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berriki eraikitako irakaskuntza zentro guztiak egiaztatzen ditu.

-Egun eraiki berri diren eraikinen energia eraginkortasun hobetzera bideratzen ditu bere jarduerak, izan ere, inbertsio gutxiago eskatzen baitute.