Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Aurri-egoeran, egoera txarrean edo egoera eskasean dauden eraikinetako familia-etxebizitza nagusiak (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Aurri-egoeran, egoera txarrean edo egoera eskasean daudela deklaratutako eraikinetan dauden familia-etxebizitza nagusien ehunekoa, udalerriko familia-etxebizitza nagusien kopuru osoaren gainean.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua, Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Bost urtetik behin
AZKEN DATUAREN URTEA:
2001
OHARRAK:

Hau da familia-etxebizitza: eraikin bateko edo egitura aldetik horretatik bereizita dagoen gune bateko gelak edo gela-multzoa eta horren bulegoak. Eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik pertsona bat edo batzuk bertan bizitzeko da, eta errolda egin den datan ez da beste helburu batzuetarako erabiltzen. Familia-etxebizitzak honela sailkatzen dira: nagusiak (urte osoan edo urteko zati batean pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa erabiltzen direnean), bigarren etxebizitzak, hutsik dauden etxebizitzak eta bestelakoak.

Erroldaren ondoreetarako, eraikin bat "aurri egoeran" dagoela jotzen da baldin eta zurkaiztuta badago, aurri-deklarazioa tramitatzen ari bada edo jada aurri-deklarazio ofiziala egon arren bertan oraindik norbait bizi bada. Bere egoera "txarra" izango da baldin eta bere fatxadetako batean pitzadura edo bizkar handiak badaude, sabai eta zoruak mailatuta eta okertuta badaude, edo eraikinaren sostenguak huts egin duela antzeman bada. Azkenik, eraikinaren egoera "eskasa" dela jotzen da ur-zorroten edo hustubideak egoera txarrean badauzka, teilatuetatik ura sartzen bada edo beheko aldean hezetasuna agertzen bada.