Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Txikizkako merkataritzako azalera biztanle bakoitzeko. (m²)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Merkataritza eta turismo gaitasuna
DEFINIZIOA:
Udalerriko txikizkako merkataritzako establezimenduen salmentako azalera guztien eta biztanle-kopuru osoaren arteko kozientea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
m² / biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE), Eustat

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzean, ez dira kontuan izan motoredun ibilgailuak, motozikletak eta ziklomotoreak salerosteko establezimenduak, ezta establezimenduetatik kanpo egiten diren salerosketak ere. Horrenbestez, CNAE-93ko 1. berrikuspeneko kode hauetan sailkatutako establezimenduak sartzen dira:

-Espezializatu gabeko establezimenduetan txikizkako salerosketak (52.1)

-Jakien, edarien eta tabakoaren txikizkako salerosketa, espezializatutako establezimenduetan (52.2).

-Farmaziako produktuen, artikulu medikuen, apaintze produktuen eta higiene produktuen txikizkako salerosketa (52.3).

-Artikulu berrien txikizkako bestelako salerosketa, establezimendu espezializatuetan (52.4)

-Bigarren eskuko ondasunen txikizkako salerosketa, establezimenduetan (52.5)

Kontsultatu diren azterlan eta iturrien arabera, teorian, erreferentziako mailarik egokiena 1.000 m² litzateke 1.000 biztanleko. Edo, bestela esateko, m² 1 biztanle bakoitzeko. Gutxieneko maila 0,8 m² da 1.000 biztanleko, betiere. Komertzio moten arabera banatuko litzateke: 0,450 m²/biztanleko eguneroko komertziorako eta 0,550 m²/1.000 biztanleko noizean behingo komertziorako.