Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Errenta pertsonal osoa. Gizonak (€)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Gizonen errenta pertsonal osoaren eta 18 urtetik gorako gizonen arteko kozientea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
€ / biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Pertsonen eta familien errentei buruzko estatistika, Eustat

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

"Errenta gordina" kontzeptua urteko diru-sarrera gordinari dagokio, erreferentziako urtean jasotako diru-sarrera guztiekin, edozein jatorri dutela ere: laneko etekinak, higigarrien kapitalaren etekinak, higiezinen kapitalaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, transferentziak eta gardentasun fiskaleko errenta.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen zentsu-aldagaiei lotutako datu fiskalak modu homogeneoan ustiatuz, modalitate eta errenta iturrien arabera, ateratzen dira pertsonen eta familien errentaren estatistikako datuak.

Beraz, foru aldundien partaidetza duen zentsu-estatistika da. Berari esker, norberaren eta familiaren aberastasunaren banaketa ezagutu daiteke. Aintzat hartu den biztanleria 18 urtetik gorako EAEko biztanleak dira.

Funtsean, Errenta Pertsonalaren eta Famili Errentaren Estatistikarako informazioa lortzeko modua ez da ohiko "bilketa zuzena", lehendik dagoen informazioaren ustiapena baino. Zenbait iturritatik ateratako informazioak konbinatu egiten dira: administrazio-erregistroetatik datozenak (adibidez, PFEZi buruzko zerga-erregistroa) eta erregistro edo fitxategi estatistikoetatik datozenak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika eta Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua).