Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Baso-azalera (azalera osoaren %)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Berdeguneak eta eremu babestuak
DEFINIZIOA:
Udalerrian dagoen baso-azaleraren portzentajea, udalerriaren azalera osoaren aldean.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalplan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Saila

Euskadiko Basoen Inbentarioa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

EAEko basoen inbentarioa estatistika ofiziala da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egina, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Ingurumen Ministerioaren laguntzarekin. Helburua EAEko baso-eremuei buruzko adierazleen eta balioen ezagutzea eta aintzatestea da.

Adierazle hori kalkulatzeko, zuhaitzak dituen baso-azalera bakarrik izango da kontuan, jabea nor den gorabehera, publikoa nahiz pribatua izan.

Zuhaitzak dituzten baso-eremuak ondoko erabilera hauek dituzten lur-eremuak dira: basoak, landaketa-basoak, baso-eremuetako erriberak eta menditik kanpoko zuhaitzak (erriberak).