Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udalerrian parke, lorategi eta berdeguneek hartzen duten azalera (%, hiri lurzoruaren aldean)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Berdeguneak eta eremu babestuak
DEFINIZIOA:
Udalerrian parke, lorategi eta berdegune publikoek guztira hartzen duten azalera (ehunekoa), hiri lurzoruaren azalera osoa kontuan hartuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun saila eta Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2009
OHARRAK:

Parke, lorategi eta berdeguneek hartzen duten azaleratzat joko dira, nekazaritzarako ez diren eremu artifizialak. Hala nola:

-Hiriko parkeak, lorategiak eta lorategi bihurtutako plazak, berdeguneak edo oinezko eta txirrindularientzako espazio askeak (zirkulazioan izaten diren oinezkoen babesguneak edo banaketa berdeak izan ezik).

-Aire zabalean dauden eta denek erabiltzekoak eta doakoak diren kirol instalazioak edo aisialdirako instalazioak.

-Denek erabiltzeko eta doakoak diren parke pribatuak.

Hiriko parke, lorategi eta berdeguneek udalerrian indarrean dagoen hirigintza plangintzan kalifikazio hori duen hiriko lurzoruaren barruan hartzen duten azalera da.

Horrez gain, adierazle hau kalkulatzeko erabili diren datuak erreferentziako urteko abenduaren 31n udalerriko parke, lorategi eta berdeguneek hartzen zuten azalerari buruzkoak dira; salbuespen bakarra 2006. urtea da, urte horretako datuak irailaren 30ekoak baitira.