Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Zinema-aretoen edukiera (‰ biztanleko besaulki kopurua)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Erabilpen orokorreko ekipamenduak
DEFINIZIOA:
Udalerriko zinema-aretoetan 1.000 biztanleko guztira dagoen besaulki kopurua.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
‰ biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Zinema-aretoen zentsua, Komunikabideak Ikertzeko Elkartea (AIMC).

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2009
OHARRAK:

Urtero egiten den zinema-aretoen zentsua AIMC elkarteak egiten du, oinarritzat aurreko urtekoa hartuz eta, gero, enpresa esklusibista nagusienekin batera ikerlan batekin osatuz. Aurreko zentsuaren eta berriaren artean igaro den denboran zehar gertatutako aldaketa guztiak (zinema batzuk itxi, aretoen ezaugarriak aldatu, lokal berriak ireki, etab.) jasotzen dira egiten den zentsu berri bakoitzean. Horrela, hain aldakorra den zinemaren munduari buruzko ikuspegi eguneratua eta orokorra lor daiteke. Azterketan, orain arte erabili diren oinarrizko hiru unitateak aztertzen dira: zinemarako lokalak, pantailak/aretoak eta besaulkiak.