Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | Kontsumorako uraren osasun kalifikazioa |
ARDATZA: | Ingurumena ata Mugikortasuna |
ALORRA: | Ura eta airea |
DEFINIZIOA: |
Kontsumorako uraren osasun kalifikazioa. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
-- |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Sistema de Información de las Aguas de Consumo de la CAPV (EKUIS), Dirección de Salud Pública del Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco |
KALKULU MAIZTASUNA: |
Urtero |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2022 |
OHARRAK: |
Kontsumorako uraren kalitatea eta berau zaintzea legez araututa dago. Hain zuzen ere, otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretuak ezartzen ditu kontsumorako uretan zaindu beharreko gutxieneko kalitate eta zaintza betekizunak. Bestalde, uztailaren 16ko 178/2002 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumo publikoko uren kontrol, zaintza eta informazio sistema arautzen du. Bertan, giltzarri diren bi gai sartzen ditu, batetik, Osasun Sailak baimendutako uraren kalitatearen eta kontrol zein zaintza unitateetan autokontrolak ezartzea eta bestetik, uren informazio sistema bat sortzea, hots, EKUIS eratzea. Sortu ere, sistema hau Kontrol eta Zaintza Sareko partaideen, udaletxeen eta hiritarren zerbitzura dagoen sistema zabal gisa antolaturik. EAEko Kontsumorako Uren Informazio Sistema (EKUIS), zentralizatu gabeko informazio sistema bat da. Bertako informazioa eskuratzeko maila ezberdinak ditu eta han jaso daiteke hornikuntza egituretako zein uraren kalitateari buruzko informazioa. Hiru mailaren arabera neurtzen da kontsumorako uraren kalitatea: -Egokia (3): edangarritzat hartzen den ura da, gutxienez, analisien %95etan. -Onargarria (2): egindako analisien %5etik %10erakoek edangarritzat hartzen ez duten ura da. -Eskasa (1): egindako analisien %10k edo gehiagok edangarritzat hartzen ez duten ura da. -Zehaztu gabea (0): inolako neurketarik egin ez duten udaletako urari esleitzen zaion kalifikazioa da. Kontuan hartzekoa da, halaber, adierazlearen balorea kalitate maila gehiagotan banatzerik ez dagoela (hornikuntza eremu jakin bateko ura ezin daiteke beste eremu batekoa baino hobeagotzat hartu; hau da, araudian jasotako kalitate irizpideak betetzen baditu kontsumorako egokia da, ondorio guztietarako). |