Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Erreferentziako ospitalerako joan-etorrien batez besteko denbora (minutuak)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Erabilpen orokorreko ekipamenduak
DEFINIZIOA:
Biztanle-entitate bakoitzetik horren erreferentziako ospitaleraino joateko eta handik etortzeko batez besteko denbora udalerrian. Entitate bakoitzak joan-etorrian emandako denbora entitate horretako biztanle kopuruarekin haztatu da, udalerriko biztanle kopurua kontuan hartuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes del Gobierno Vasco: Red de carreteras de la CAPV y ubicación de los núcleos de población. Año 2006.

Departamento de Sanidad de Gobierno Vasco: Hospitales de referencia para cada municipio y localización de los hospitales. Año 2007.

EUSTAT: Población a nivel censal y de entidad de población en 2001; cartografía de la delimitación de entidades de población y secciones censales.

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2007
OHARRAK:

Adierazle hori lortzeko, biztanle-entitate bakoitzak dagokion erreferentziako ospitalera joan-etorriak egiteko behar duen denbora kalkulatu da, udalerriaren arabera betiere. Kalkulua egiteko, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Herri Lan eta Garraio Sailaren ibilbideen kalkulurako algoritmoa erabili da. Algoritmo horri esker, gutxieneko denboran egin daitekeen (denbora laburrenean) ibilbidea zein den kalkula daiteke.

Biztanle gehien dituzten EAEko hamar udalerrietan -Vitoria-Gasteizko nekazaritzako ingurua izan ezik- zentsu-esparruen mugatzea hartu da oinarritzat; zentsu-esparru bakoitzaren zentroidea lortu da eta erreferentziako ospitalerako bidean emandako denbora kalkulatu da udalerrian.

Amaitzeko, udalerrietako batezbestekoen kalkulua ateratzeko biztanle-entitate edo zentsu-esparru bakoitzerako lortutako balioen batura haztatua egin da, haztatzeko faktore moduan erabiliz biztanle-entitatearen/zentsu-esparruaren arteko erlazioa dagokion udalerriko biztanleei dagokienez. Biztanleen gaineko balioak 2001. urtekoak dira.