Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Emakumezkoen kontratu txandakaketako indizea. (kontratuak/emakumezkoa)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Lan merkatua
DEFINIZIOA:
Urtean erregistratutako eta emakumeek eginiko kontratu-kopuruaren eta urte berean kontratua sinatu duten emakume-kopuruaren arteko erlazioa.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
Kontratuak / emakume
INFORMAZIO ITURRIAK:

EGAILAN (sozietate publikoa, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko); Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (INEM) emandako datuetan oinarriturik.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko, urte jakin batean erregistratutako eta emakumeek egindako kontratu-kopurua eta kontratu horiek egin dituzten emakume-kopurua kontuan izan dira. Udal desagregazioa egiteko, lanpostuaren udalerria hartzen da erreferentziatzat, eta ez langilea bizi den udalerria.

"Erregistratutako kontratuetan" idatziz formalizatutako eta laneko bulego publikoetan erregistratutako lan-kontratuak, eta bulego horiei enpresaburuek eginiko kontratazio-komunikazioak sartzen dira. Azken egoera hori bakarrik gertatzen da produkzioaren inguruabarren ondoriozko aldi baterako kontratazioetan, obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuetan (lau aste baino laburragoak direnean) eta mugagabeko kontratu arruntetan.

Datuak kontratuen administrazio erregistro batetik eskuratzen dira eta haien kudeaketa INEMi dagokio.

Datuak biltzeko periodikotasuna etengabea da.