Lehendakaritza

Koordinazioa: Ebaluazioa

Ebaluazioa

Administrazioaren eremuan ebaluazioa prozesu bat da, esku hartze publikoari buruzko informazioa lortu eta aztertuz esku hartze horren eraginaren balorazio-judizioa erdiestea bilatzen duena, politika publikoak hobetu, zuzendu eta  bideratzeko oinarri eta euskarri gisa.

Horrenbestez, honakoak adierazi behar dira erreferentziazko xedetzat ebaluazio-jardueran:

  • Erabakiak hartzeko arduradunei informazio egokia ematea, garatutako politika publikoekin jarraitzeko edo, hala badagokio, politika horietan aldaketak sartzeko, aurretik zehaztutako xedeak lortzeko.
  • Herri-aginteek hartutako konpromisoen betetze mailaren berri ematea herritarrei.

Horrela, ebaluazioak administrazio honek erantzukizunak kontrolatu eta kontuak ematearen alde egin duen apustuan laguntzen du eta, hedaduraz, kalitate demokratikoa hobetzeko eta Gobernantza gauzatzeko bide bilakatzen da,  gardentasunaren eta parte hartzearen printzipioak zehazten baititu.

Azken eguneratzea: 2014/01/15