Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
453

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako hainbat zehapen-espedienteetan instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, alegazioak aurkezteko, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1. artikuluan.

2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 21a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala