Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
452

IRAGARKIA, EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia propanoz hornitzeko administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: 014/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiko Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 014/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpideren araberako lizitazioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: laurogei mila (80.000) euro, BEZaren % 21 barne.

5.– Esleipena: 2014ko azaroaren 24a.

6.– Formalizazioa: 2015eko urtarrilaren 2a.

7.– Kontratista: Repsol Butano, S.A.

8.– Esleitzeko zenbatekoa: Gehienez: laurogei mila (80.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 13a.

Kontratazio Mahaiko Lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala