20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
446
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietakobidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegokoudal batzuek aurkeztutako 2015. urterako tarifak onesteko dena».
Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan ezarrita dagoenez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen du dekretu horrek), argitaratutako xedapen, egintza nahiz iragarpenetan akatsik edo hutsik antzemanez gero, argitaratzeko agindua eman duen organoak zuzenduko ditu akats horiek, nahasbiderik sor ez dadin, eta, horretarako, akastun testua edo testu-zatia zuzenduta bidaliko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, han berriro argitara dadin. Nolanahi ere, testuinguruaren bidez erraz argitzeko modukoa izan behar du akatsak, eta ez du aldatu behar argitaratu beharreko xedapen, egintza nahiz iragarpenaren esanahia.
Horrelako akatsak atzeman dira Euskadiko Prezioen Batzordearen 2014ko abenduaren 4ko Ebazpenaren testuan (2014ko abenduaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zk.). Ebazpen horren bidez, onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2015. urterako aurkeztutako tarifak. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2014/5380 (4/5) orrialdean, 10. paragrafoan, Vitoria-Gasteizko Udalari buruzkoan,
honela dio:
«(2).Lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da. Halaber, irailaren 7an (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4, 6, 7 eta 8a (Gasteizko Jaiak). Abenduaren 24an eta 31n ere aplikatuko da»
baina honela esan behar du:
«(2).Lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara, bai eta irailaren 14an (Olarizu) –13:00etatik aurrera–, abuztuaren 4, 6, 7 eta 8an (Gasteizko Jaiak) eta abenduaren 24an eta 31n ere».