Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Atariak sortu

Sarrera

Sailek (edo Autonomiadun Erakundeek) egingo dute atari berriak sortzeko eskaera. Atariak bi motakoak izan daitezke:

  • Sailaren edo Autonomiadun Erakundearen atariak: Sail edo Autonomiadun Erakunde bakoitzak mota horretako atari bakarra izango du. Bertan, administrazioaren barneko antolaketaren ikuspegitik erakutsiko ditu edukiak.
  • Gai bati buruzko atariak: Sailek gai bati buruzko atariak sor ditzakete Web Zerbitzuaren oniritziarekin. Atari horiek gai baten inguruan hainbat iturritatik hartutako informazioa erakus dezakete. Adibidez, gazteriaren gaiak erakusten duen "Gazteaukera" atariak hainbat lekutik hartutako informazioa eskaintzen du (Kultura, Enplegua, Etxebizitza, etab.).

Atari bakoitzak erabiltzaile jakin batzuk eta atari-kode bakarra izango du (kodea url-an agertuko da, adibidez r33 da euskadi.net-eko kodea). Atariaren barne-antolaketa ataria sustatzen duen Sailaren (edo Saileen) erantzukizuna izango da. Web Zerbitzuak Sailari lagunduko dio diseinuan (betiere Estilo-liburuarekin bat egiten), informazioaren egituran eta antolaketan, eta atariak bete beharreko baldintzak jakinaraziko dizkio.

Atariak bete beharreko baldintzak

Euskadi.net sareko atari guztiek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

Ataria sortzeko eskaera

Atari bat sortzeko prozedura honako hau da:

  • Atari berriaren arduraduna dagokion Web Zerbitzuko Web Kudeatzailearekin harremanetan jarri behar du web gune berriaren ezaugarriak azaltzeko eta eskaera onartu ahal izateko behar duen informazioa emateko. Ondorioz, ataria sortzeko formularioabete ahal izango dute. Formulario honek hurrengo urrats hauek emateko datuak izango ditu::
    • Ataria sortu eta Atarien Kudeatzailean erabiltzaileen alta egin
    • Workareak eta jarduera-eremuak sortu eta Edukien Kudeatzailean erabiltzaileen alta egin
    • Postontzia sortu eta Postontzien Kudeatzailean erabiltzaileen alta egin (arduradunak eta postontzi-agenteak)
    • Katalogazioa konfiguratu
    • Domeinuak sortu (euskadi.net-ez kanpokoak) eta euskadi.net-eko azpi-domeinura birbideraketa egin
  • Web Zerbitzuak eskaera aztertu eta oniritzia ematean EJIEri (departamendu eskatzaileari dagokion EJIEko Proiektu buruari) formularioa bidaliko dio. Azken honek eskaera desberdinak EJIE barruan banatu eta koordinatuko ditu.
  • Beharrezkoa den azpiegitura sortutakoan EJIEk (Proiektu buruak) Web Zerbitzuari adieraziko dio eta honek eskaera-egileari.

Web Zerbitzuak EJIEri eskaera egiten dion momentutik ez lirateke 2 aste baino gehiago igaro behar.

Azkenik, atariak hiru ingurunetan sortuko dituzte (garapena, probak eta ustiapena). Hala ere, edukiak eta atari-orrialdeak sortzerako orduan ohikoena ustiapenean zuzenean lan egitea da, eta garapen eta probetarako inguruneak aplikazioen funtzionamendua frogatzeko soilik erabiltzea.

Azken eguneratzea: 2012/03/01