Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadi.net-eko prestakuntza

Kurtsoen edukiak

Euskadi.net-eko tresnei buruzko edoizen kurtsotan interesatuta bazaude, jar zaitez harremanetan zure prestakuntza-koordinatzailearekin. Horrek sailaren oniritzia jasotzeaz arduratuko da, eta Web Zerbitzuari oniritzi hori zein zure datu guztiak (izen-abizenak, NAN zenbakia, lanpostua…) bidaliko dizkio:

2012ko kurtsoak

Hauek dira 2012 urtean eskainiko ditugun kurtsoak. Kurtsoa burutu ahal izateko, gutxienez 6 lagunek eman behar dute izena.

KurtsoaData
M1 Euskadi.net-eko eduki-kudeatzaile orokorra: Urtarrilak 18, 19, 20, 23, 24 eta 25
Otsailak 8, 9, 10, 13, 14 eta 15
Martxoak 21, 22, 23, 26, 27 eta 28
Maiatzak 9, 10,11, 14, 15 eta 16
Urriak 17, 18, 19, 22, 23 eta 24
Azaroak 21, 22, 23, 26, 27 eta 28
M5 Prozeduren modulua: Maiatzak 21, 22 eta 23
Abenduak 10, 11 eta 12
M6 Saileko web kudeatzailea: Martxoak 12, 13, 14, 15, 16 eta 19
Azaroak 5, 6, 7, 12, 13 eta 14
M7 Web kudeatzaile aurreratua (txantiloiak): Apirilak 23, 24 eta 25
Urriaren 8, 9 eta 10
M8 Erabilerraztasuna edukiak sortzean: Otsailak 27, 28 eta 29
Urriak 29, 30 eta 31
M9 Diru-laguntzak: Otsailak 20, 21 eta 22
Apirilak 16, 17 eta 18
Urriak 1, 2 eta 3

2012 urteko prestakuntza-egutegia

Prestakuntza nola eskatu

Edozein kurtsoa egin nahi izanez gero, eta Eusko Jaurlaritzaren langilea bazara edo bere Autonomiadun Erakunde batena (prestakuntza-hitzarmena daukate IVAPekin) hauxe egin beharko duzu:

  • Jarri zure saileko prestakuntza-koordinatzailea jakinaren gainean, eta bidaliozu datu hauek: Izen-abizenak, NAN, lan-postua, saila, kurtsoen izenak, datak eta prestakuntza zein hizkuntzan jaso nahi duzu (euskara edo gaztelania)
  • Zure prestakuntza-koordinatzaileak sailaren baimenaz arduratuko da eta, behin lortuta, zure eskaera zein datu guztiak Web Zerbitzauri helaraziko dio.
  • Gutxienezko ikasle-kopurua (6 lagun) lortuko ez balitz, Web Zerbitzuak bertan behera utz lezake kurtsoa. Hori gertatzen bada Web Zerbitzuak prestakuntza-koordiantzaileari abisatuko dio bere erabiltzaileak informazio hori jaso dezaten.
  • Kurtsoa baieztatzen bada, Web Zerbitzuak kurtsora joango diren erabiltzaile guztiei abisatuko die, eta hasierako data, lekua eta ikas-materialak helaraziko dizkie.

Zure erakunde edo enpresak ez badu lankidetza-hitzarmenik IVAPekin, hauxe egin beharko duzu:

  • Jarri zaitez harremanetan zure Sailari edo Erakundeari egokitutako Web Kudeatzailearekin (Web Zerbitzukoa), ondoko datuak igorriz: Izen- abizaenak, NAN, postua, erakunde edo enpresa, kurtsoen izenak, datak eta kurtsoa zein hizkuntzan jaso nahi duzu (euskara edo gaztelania)
  • Gutxienezko ikasle-kopurua (6 lagun) lortuko ez balitz, Web Zerbitzuak bertan behera utz lezake kurtsoa. Hori gertatzen bada Web Zerbitzua zurekin jarriko da harremanetan.
  • Kurtsoa baieztatzen bada, Web Zerbitzuak kurtsora joango diren erabiltzaile guztiei abisatuko die, eta hasierako data, lekua eta ikas-materialak helaraziko dizkie.
  • Ez duzu bertaratze-ziurtagiririk jasoko zure erakundeak ez badu prestakuntza-hitzarmenik IVAPekin

Kurtsoen eskuliburuak eta dokumentazioa

Ikus ezazu Tresna komunen eskuliburuak

Azken eguneratzea: 2012/02/06