Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

  • EHAA
  • Logo Eusko Jaurlaritza
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

EHAA-ren edizio elektronikoaren ezaugarriak


Zer da EHAA?

Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, zeinetan argitara ematen baitira argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, betiere, ordenamendu juridikoaren arabera.

EHAA zerbitzu publiko unibertsala eta doakoa da, eta argitaratzen dituen agiriei dagokienez bermatu egiten du herritarrek bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko duten eskubidea.

EHAA urteko egun guztietan argitaratzen da, salbu eta larunbatetan, igandeetan eta Gasteizko udalerriko egun baliogabeetan.

2009ko urtarrilaren 1etik aitzina, EHAA euskarri informatikoan soilik argitaratuko da. www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez argitaratu eta hedatuko da. Edizio elektronikoan argitaratutako dokumentuak ofizialak eta benetakoak izango dira, ondorio guztietarako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak sinadura elektroniko aitortua erabiliko du aldizkariko edukiaren benetakotasuna, batasuna eta aldaezintasuna bermatzeko.

Nolanahi ere, arazo tekniko larriek egoitza elektronikoaren edo sistema informatikoaren funtzionamenduari eragiten badiote, mantendu egingo da edizio inprimatua, antzeko eduki eta ezaugarriekin.


Non gaude?

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaritza
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tel.: 945 01 86 03 eta 945 01 86 22
E-maila: bopvdocum@euskadi.eus
Jendeari erantzuteko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:15era.


“Zuzenean” zerbitzuaren bidez edo euskadi.eus web orriko postontziaren bidez jarri zaitezke harremanetan gurekin.


 

EHAA kontsultatzea

Herritarren Arretarako Bulegoan (Zuzenean), kontsultatu eta kopiatu ahal izango dituzte herritarrek EHAAn argitaratutako agiriak, hala eskatzen badute.


Araudi erregulatzailea