Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA
  • Zuzenean
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa
  • Trafikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/13

Hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari

Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak gaur eman du aditzera 11 finantza-erakunde atxiki zaizkiola Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari: Banesto, Bankia, Bankoa, BBVA, Caixa Nova Galicia, La Caixa, Caja Laboral, Ipar Kutxa, Kutxabank, Banco Sabadell eta Banco Santander. Horrenbestez, Euskadiko hipoteka-merkatuaren % 90 baino gehiago hartzen du bere baitan zerbitzu horrek.

Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzua maiatzaren 2an jarri zen abian, eta orduz geroztik 364 dei jaso ditu, 107 elkarrizketa egin ditu eta 59 bitartekotza-espediente izapidetzeko bidean jarri ditu.

Orain arte, bi kasu konpondu dira modu egokian: lortu zen utzarazpen bat ez gauzatzea Barakaldon, eta Tolosan akordio batera iritsi zen ordainean emateko aukera onartzeko.

Compromiso con las personas