"BURUNTZA" Nº 4.642 Meatzaritzako eskubidea

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko 6.1 atalean eta erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea abiarazten du Andoaingo eta Lasarte-Oriako udal-mugarteetan kokatutako«BURUNTZA» izeneko ustiapen-emakidan (4.642 zk.), C) sekzioaren baliabideak ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berriarentzat eta ingurumen-inpaktuaren azterketarentzat. Proiektu hori Sociedad Financiera y Minera, SAk sustatu du.

Azken aldaketako data: